Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   BESTE PROPOSAMEN BATZUK

“MIGRATZAILE ETA ERREFUXIATUEN ESKUBIDEEN DEFENTSARAKO” LEGEBILTZAR TALDEARTEKOAREN HELBURUAK ETA LAN PLANA JAKINARAZTEA

Behean sinatzen duten talde legebiltzarkideek, indarrean dagoen Legebiltzarreko Erregelamenduaren babespean eta erregelamendu horren 27. artikuluarekin bat etorriz, “MIGRATZAILE ETA ERREFUXIATUEN ESKUBIDEEN DEFENTSARAKO” LEGEBILTZAR TALDEARTEKOAREN HELBURUAK ETA LAN PLANA JAKINARAZTEA proposatzen dute Eusko Legebiltzarreko Mahaiak 2017ko urtarrilaren 10ean hartutako akordioa ikusita.

HONAKO HAU ADIERAZTEN DUTE.-

2016ko maiatzaren 12an eginiko Ohiko Osoko Bilkuran, aho batez onetsi zen errefuxiatuen giza eskubideen defentsari buruzko legez besteko proposamenari (10/11/02/01/0906) transakzio-zuzenketa aurkeztea. Honako hau jasotzen du, hitzez hitz, hamargarren puntuak:

“Onartzen du legebiltzar-taldearteko bat berehala eratzea, migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako, datozen legealdietan ere jarraipena izango duena, sortutako beste taldearteko batzuekin gertatzen den bezalaxe.”

  1. legegintzaldia amaituta, taldeartekoak 2016ko ekainean hainbat bilera izan ondoren, eta bertan eginiko lanarekin jarraitzeko asmoz, idazki hau aurkezten zaio Legebiltzarreko Mahaiari taldearteko horren helburuak eta gutxi gorabeherako lan plana jakinarazteko.

Era berean, 2016ko abenduaren 22an eginiko Ohiko Osoko Bilkuran hartutako erabakia betetzeko (bilkura horretan, aho batez onetsi zen errefuxiatuen eskubideak bermatzeko CEAR Euskadiren proposamenari buruzko legez besteko proposamenari (11\11\02\01\0035) aurkeztutako transakzio-zuzenketaren zazpigarren puntua. Honela dio, hitzez hitz:

“Eusko Legebiltzarrak beharrezkotzat jotzen du “migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako” legebiltzar taldeartekoaren jarduerari berriz ekitea. Aurreko legegintzaldian jarri zuen martxan jarduera.”

Hori dela eta, Legebiltzarreko Mahaiak 2017ko urtarrilaren 10ean hartutako akordioa ikusita, “migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako” taldeartekoa sortu da.

HAU ESKATZEN DUGU.-

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, 2017ko urtarrilaren 10eko bileran taldeartekoa sortzea onetsi ostean, helburuen eta lan planaren berri izatea.

HELBURUAK.-

  1. Gatazkan dauden hainbat herrialdetatik Europar Batasunera sartzen ahalegintzen diren migratzaile eta errefuxiatuen joan-etorrien inguruan interesekoak diren gaiei buruz eztabaidatzea eta laneko foroa sortzea.
  2. Elkarlanean lan egitea zaurgarritasun egoeran dauden pertsona horien egoera aztertzeko eta etengabe jarraipena egiteko.
  3. Euskal Autonomia Erkidegora sartzen diren pertsonekin zerikusia duten egoerak jakinaraztea bultzatzea, errefuxiatuen nahiz migratzaileen kasuan.
  4. Erakunde publikoek migratzaileen eta errefuxiatuen egoera zein den jakiteko eta haien beharrizanak identifikatzeko egiten dituzten ahaleginak sustatzea, eskumena duten erakundeetara bideratu ahal izateko baliabideak zehazteko.
  5. Errefuxiatuak eta migratzaileak babestea xede duten Eusko Legebiltzarreko ekimenetan, talde guztien aho bateko babesa lortzen saiatzea.

 LAN PLANA.-

  • Proposatutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren bilerak egitea.
  • Proposatutako helburuak lortzea xede duten ekimenak adostea.
  • Gizarteari hartutako erabakien berri ematea.
  • Euskadin harreran hartutako errefuxiatuak eta migratzaileak bisitatzea eta/edo jasotzea.
  • Migratzaileen eta errefuxiatuen guneetara bisitak egitea, xehetasunez ezagutzeko zein den haien egoera eta gure esku dauden konponbideak eskaini ahal izateko.

Tarteartekoan, honako hauek egongo dira:

Amaia Arregi Romarate (GP EA-NV)

Jasone Agirre Garitaonandia  (GP EH BILDU)

Tinixara Guanche Suárez (GP EP)

Rafaela Romero Pozo (GP SV)

Carmelo Barrio Baroja (GP PV)

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Rafaela Romero