Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Zaldibarko zabortegiaren kudeaketari buruzko ikerketa-batzorde berezia sortzearen inguruan. [12/10/03/00/00001]

OSOKO ZUZENKETA

1- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio legebiltzar-talde guztiek eskura izan dezatela, bi hilabeteko epean, Zaldibarko zabortegiari buruz interesgarritzat jotzen duten eta Gobernuak bere esku duen dokumentazioa, auzitegiek irekitako prozesu judŕzialetan ezarritako balizko zuhurtasun neurriek gorde dezaketen zatiren bat salbu.

2- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Euskadiko zabortegien egoerari buruzko azterketa zehatza egin dezala 6 hilabeteko epean eta egindakoan helarazi diezaiola Legebiltzarrari.

3- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sustatu dezala, hondakin industriaren kudeaketari buruzko eredu aldaketa Europako bidea jarraituz, horretarako eraginkorrak izan daitezkeen neurriak hartuz eta jarduera ekonomiko eta industrialetatik sortzen diren produktu eta azpi-produktuen bizi-zikloa luzatu ez ezik zabortegietan egiten den hondakinen isurketa ahal den neurri guztian ekidinez.

4- Hori horrela, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sar dezala industria- hondakinen kudeaketari eta ekonomia zirkularrari buruzko atal espezifiko bat Ganbara honi aurkeztuko dion Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Lege Proiektuaren barruan.

5- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Zaldibarko zabortegion gertatutako hondamendiarekiko ingurumen ardurak argitzeko beharrezko azterketak egiten eta gertakizuna ikertzen ari diren epaitegiekin lankidetza zintzoan.