Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEren balorazioa inbestidurarako eta gobernagarritasunerako akordioei buruz

1. argazkia
Comisión Ejecutiva del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos.

• Inbestidurarako eta gobernagarritasunerako indar politiko guztiekin (ERC, Junts, EAJ, EH Bildu, BNG eta CC) lortu diren akordioek bide ematen dute uztailaren 23an herritarrek botoaren bidez adierazi zuten borondatea gauzatzeko, argi eta garbi hitz egin baitzuten PPren eta Voxen arteko gobernu bati ateak itxita. Horregatik, oso balorazio positiboa egiten dugu guztiaz, herritarrei erantzun positiboa ematea ahalbidetzen dutelako, bai esan baitzioten PSOEren gobernu bati, ez esan baitzioten atzerakadari eta konfrontazioari, eta bai esan ziotelako akordioari, bizikidetzari eta berdintasunerako eta aurrerabiderako politikei.

 

• PSE-EEk, Euskadiko hauteskundeak irabazi zituen alderdia izaki, laguntza eskaini du bere esparrutik eta babesa azaldu dio PSOEren Exekutiboari eta Negoziazio Batzordeari herritarren eskakizunei erantzuna emateko orduan, indar politiko ezberdinekin egindako akordioek ahalbidetu dezaten Pedro Sanchezen inbestidura eta Espainiak aurrera egiten jarraitzeko moduko legegintzaldi bat.

 

• PSOEk lortutako eskubideak sendotzearen alde egiten du lan, herrialde hobeago bat eraikitzearen alde. Eskuinak eta eskuin muturrak ez dute onartzen espainiarrek hautsontzietan adierazitako erabakia. Halaxe ari gara ikusten egunero sozialisten egoitzen aurrean. PPk albora utzi behar du gorrotoaren estrategia, bizikidetza gaiztotzen besterik ez duelako laguntzen. Euskadin bizitakoa da horren bermea, jokabide horien ondorioez ohartarazten dugunean.

 

• Euskal autogobernua 44 urtetan osatzen joan izan den prozesu bat da, Gobernu sozialistekin areagotu dena, eta Europako eskualde gehien-gehienetan pentsaezinak diren mailetaraino iritsi da. PSE-EEk horren garapen osoa defendatzen du. Gure alderdiak inoiz ez dio utzi burutzeke dauden transferentziak eskualdatzeko nahiari. Horixe izan da Pedro Sanchez buru duen Espainiako Gobernuaren asmoa, EAJrekin lortutako akordioan islatzen dena.