Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Rodolfo Aresen figura politikoaren eta ekarpenaren gaineko aitortza erabatekoa

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, saluda al Secretario de Organización del PSOE, Santos Cerdán | Foto: Socialistas Vascos

Familia sozialistak eta euskal gizartearen ordezkaritza zabal batek bere azken agurra eman dio ostiral honetan Rodolfo Aresi, pasa den ostegunean hil baitzen Bilbon, eta erabateko aitortza egin zitzaion haren izenari eta ibilbideari, funtsezkoa baita Euskadiren oraina ulertzeko.

 PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi du bereziki harro sentitzen dela Aresekin militantzia partekatu izateagatik eta beste alderdi, erakunde eta “ideologia askotariko” partikularrek emandako babesak erakusten duela elkarrizketa eta akordioak bilatzearen alde egon izan zela beti, bizitzea egokitu zitzaizkion horren inguruabar zailak gorabehera, ETAren mehatxu terrorista zela eta. Santos Cerdan PSOEko Antolaketa idazkariak, bere aldetik, “bakearen, elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde zuen konpromisoa” azpimarratu du. Idoia Mendia Exekutibo Federaleko kide eta lehendakariorde denak, berriz, esan du “egun bakean gozatzen dugun Euskadi moderno eta kohesionatuaren arkitektoetako bat” izan zela Euskal Sozialisten Antolaketa idazkari eta Barne sailburu izandakoa. “Alderdiaren gotorleku handi bat galdu dugu sozialistek”, adierazi du.

👉🏻 @santicl: “#RodolfoAres adiskide eta laguna ezerk baino hobeto ezaugarritzen duen hitzik badago, hori konpromisoa da.

Konpromisoa bakearen alde.
Konpromisoa elkarrizketaren alde.
Konpromisoa bizikidetzaren alde.
Konpromisoa herritzarren bizitza hobetzearren”.  pic.twitter.com/oRosFXGCXC

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) January 27, 2023

Patxi Lopez lehendakariarentzat, Rodolfo Ares “dena izan da Euskadiko Alderdi Sozialistan, funtsezkoa izan da herri honentzat eta funtsezkoa izan da egun Euskadin bizi ditugun askatasunentzat, konkordiarentzat eta bakearentzat. Rodolfo Ares dena izan da nire bizitzan ere, berari zor diot naizen hein handi bat, izan naizen zati bat”, esan du. “30 urte eman ditugu bidea elkarrekin egiten, eta denetik bizi izan dugu, atea lehertu, autoa erre edo eraso edo jazarpenak jasaten zituzten gure zinegotziei laguntzera joaten ginen gau mingotsetatik hasi eta gure poz guztietaraino”, esan du Diputatuen Kongresuko bozeramaile ere denak. Gobernuaren ordezkariak, Denis Itxasok, eremu “operatiboan” sozialisten belaunaldi oso batentzat Rodolfo Ares izan den irakaspena eta beti erakutsi izan zuen giza kalitatea nabarmendu izan ditu. 

👉🏻 @patxilopez:<}80{>👉🏻 @patxilopez:<0} “#Rodolfo Ares dena izan da #Euskadi-ko Alderdi Sozialistan. Herri honetan funtsezkoa izan da askatasunez, konkordiaz eta bakeaz gozatzeko, eta niretzat ere dena izan da nire bizitzan”  pic.twitter.com/j5xW8oR7ws

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) January 27, 2023

Familiari doluminak emateko beilatokian izan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Gotzone Sagardui eta Jokin Bildarraitz sailburuak, Andoni Ortuzar EAJko presidentea, Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidentea, Raul Arza UGT-Euskadiko idazkari nagusia, Unai Sordo CCOOkoa, Loli Garcia Euskadiko CCOOko idazkari nagusia, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Miguel Angel Morales PSE-EEko Antolaketa idazkaria, Iñaki Arriola eta Javier Hurtado, Ramon Jauregui, Leire Pajin eta Eduardo Madina bezalako sozialistak, Carlos Aguirre eta Bernabe Unda sailburu ohiak, Josu Jon Imaz EBBko presidente ohia, komunikabideetako ordezkariak, Euskadiko Exekutiboko kideak, lurraldetako erakundeetakoak, esaterako Jose Ignacio Asensio, Cristina Gonzalez eta Mikel Torres idazkari nagusiak, Jeus Eguiguren, Manuel Huertas, legebiltzar taldeko kideak, diputatu eta senatari sozialistak, batzarkideak, eta Bilboko eta beste udal batzuetako zinegotziak.