Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Turismo Sailak 8 ikuskatzaile berri izango ditu, erabilera turistikoko etxebizitzak hobeto kontrolatzeko

Turismo sektoreak izango duen 1,5 milioiko aparteko zuzkidura da beste berrikuntza nagusia, lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko. Zuzkidura hori 2 milioikoa izango da hurrengo ekitaldietan, turismo-egonaldien gaineko zerga laster ezartzeko den akordioaren bidez

1. argazkia

Javier Hurtado TurismoMerkataritza eta Kontsumoko sailburuak gaur aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean Sailaren 2026rako aurrekontua; 56,6 milioi euro izango ditu, 2025ean baino %4,7 gehiago, Europako Funtsak deskontatu ondoren.

Turismo arloa

Turismo arloak 23,1 milioi izango ditu (%9,6 gehiago), eta horietatik 10,2 milioi Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarentzat izango dira. Bi berrikuntza nagusi izango ditu aurten turismo arloak. Lehenengo berritasuna da 8 ikuskari gehiago izango direla, erabilera turistikoko etxebizitzen eta online plataformen kontrola areagotzeko, orain tresna eta araudi berriak baititugu, iraupen laburreko alokairuen Europako Araudia eta Espainiako Gobernuaren leihatila digital bakarra, esaterako.

Aurrekontuaren bigarren berritasun nagusia, berriz, “sektore turistikoaren lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko zuzkidura” izeneko partida izango da. Zuzkidura hori Euskadiko egonaldi turistikoen gaineko zerga laster martxan jartzeko akordioaren emaitza da. Hasierako asmoa zen zergaren bilketaren zatirik handiena udalentzat izatea, eta beste zati bat sektorearentzat banatzea. Azkenik, zerga ezartzeko aukeratu den bidea foru-arauaren bidezko udal-zerga izan da, eta, beraz, bilketa osoa udal-zerga bidez egingo da. “Horregatik, sektoreak jaso behar duela uste dugun portzentajea lortzeko, Ogasun eta Finantza Sailarekin ezohiko zuzkidura eratzea adostu dugu, Turismo Sailaren aurrekontuaren bidez kudeatuko dena. Zuzkidura hori 1,5 milioikoa izango da lehen urtean, eta 2 milioikoa hurrengo ekitaldietan”.

Turismoko aurrekontua hiru eremu handitan zehazten da.

  1. Sektorea zuzenean babesteko laguntzak.
  • EMET, Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak, 1,3 milioi.
  • Lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak lankidetzako eta kudeaketako erakundeentzat, 1,8 milioi.
  • Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak (TMS), 934.000 €.
  • Turismo arloko elkarteak indartzea, ia 700.000 €.
  1. Euskadi helmuga sustatzekoekintzak, desestazionalizazioa, fluxuen mugimendua eta egonaldiak luzatzea oinarri, 2,9 milioi euro helmugaren marketina egin eta merkaturatzeko eta azoketara, bai eta prentsa espezializatuko ekintzak eta touroperadoreentzako ekintzak egiteko ere.
  2. Turismo jasangarriaren eredua bultzatzea eta indartzea. Basquetourrek 2,2 milioi euro izango ditu enpresen lehiakortasuna eta etika turistikoa sustatzekoTurismoaren Kode Etikoari emandako bultzada da, eta dagoeneko 840 euskal enpresa baino gehiago atxiki dira. Horrez gain, Europako programak, lehiakortasun-sareak, helmuga turistiko adimenduneko eta enpresa turistiko adimenduneko programak, Adimen Turistikoaren Sistema(ATS) eta Basquetour Learning prestakuntza-plataforma biltzen ditu.

Merkataritza arloa

Merkataritzari bultzada sendoa emateko beharraz hausnartu du sailburuak: “Jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa eman behar dugu, eta baliabide gehiago bideratu, ez bakarrik ekonomikoak, baita giza baliabideak ere, horiek kudeatzeko eta gure gihar teknikoa eta gaitasuna handitzeko merkataritza-zuzendaritzaren baitan. Euskadin gure industrian sinesten dugu, eta SPRI bezalako sozietateen bidez babesten dugu. Gure elikadura-katean sinesten dugu, eta Haziren bidez babesten dugu. Gure turismo-sektorean sinesten dugu, eta Basquetourren bidez babesten dugu. Eta gure merkataritza-sektorean sinesten dugu, eta behar adinako indarra duen erakunde publiko berri baten bidez babestu behar dugu. Hori aldarrikatzen jarraituko dugu, eta horregatik helduko dio horri Jaurlaritzak”.

Merkataritza arloak 22,1 milioi izango ditu, hau da, %1,8 gehiago. Aurrekontu horren zati handi bat merkataritza-sektorearentzako zuzeneko laguntza-programak dira:

  • Merkataritza dinamizatzeko Hirigune programak, merkatarien elkarteei zuzendutakoak, 2,2 milioiko partida du.
  • MERKASARETZA Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sareak 2,2 milioi izango ditu.
  • Merkataritzako ekintzailetzarako laguntzen programak 1,7 milioi euro izango ditu.
  • Merkataritza-saltokiak modernizatzeko programak, berriz, 4,6 milioi izango ditu.

Horiez gain, enpresentzako prestakuntza- eta aholkularitza-proiektuak ere badaude, Eusko-Ganberakekin elkarlanean garatuak, hala nola eus-commerce, Berriz Enpresa, Escuela Vasca del Retail edo Enfokamer. Guztira, 2,5 milioi euro izango dira. Gainera, berrikuntza komertzialaren HUBak bikoiztu egingo du bere aurrekontua, milioi bateraino heldu arte, jarduera komertziala suspertzen lagunduko duten proiektuak bultzatzen jarraitzeko.

Kontsumobide

Kontsumobidek 8,6 milioiko aurrekontua izango du, %5,9 gehiago. Helburuetako bat da prestakuntza-ekintzak optimizatzen jarraitzea. Iaz, 39.000 pertsonari eman zitzaien prestakuntza, eta aurrekontua 950.000 euroraino handituko da. Sentsibilizazio- eta informazio-kanpainak ere nabarmen hazi dira, 881.000 eurorekin. 

Kontsumo-eskubideen defentsan, garrantzitsua da kontsumitzaileen elkarteei ere laguntzea, eta 505.000 euroko ekarpena jasoko dute. Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoen deialdia 1,2 milioira handitu da.

Sailburuak nabarmendu duenez, “aurrekontu honekin jauzi kuantitatibo eta kualitatibo handia eman dugu turismoari dagokionez, eta espero dugu legealdi honetan apustu hori merkataritzara ere hedatu ahal izatea. Izan ere, 250.000 familiak egiten dute lan turismoaren eta merkataritzaren sektoreetan, Euskadiko langileen ia %25, eta konpromisoa irmoa dugu haiekin”.