Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Sonia Pérez Ezquerra eta María Jesús San José izango dira Lan eta Enpleguko eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko legebiltzar batzordeen buruan

Talde Sozialistak konfiantza du bi sailburuek Gobernuan bildutako esperientzian legegintzaldi honetan Euskal Ganberan izango diren 17 lan-arloetako bi zuzentzeko

1. argazkia
Parlamentarios socialistas en el Parlamento Vasco

Sonia Pérez Ezquerra eta María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak izango dira Lan eta Enpleguko eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko legebiltzar batzordeen buruan. Gaur eratu dira legegintzaldi honetan izango diren 17 batzordeak, Eusko Legebiltzarreko Bilkura Aretoan burututako saio batean.

Izendapen horiekin, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeak bi sailburu ohiek pasa den Exekutiboan egotean bildutako esperientzia baliatuko du, Eneko Anduezak, Taldearen bozeramaileak, azpimarratu duenez.

Sonia Pérez Ezquerra Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzan lizentziatua eta MBA masterra du ESIC Negozio Eskolatik. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila zuzendu izan du. Kontuen auditoretza eta finantza-analisi eremuan garatu izan du bere jardunbide profesionala, eta Patxi López lehendakariaren Gobernuko kide izan zen, Lan zuzendari eta, ondoren, Saileko sailburuorde gisa.

María Jesús San José, bere aldetik, Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik. Euskal Exekutiboaren Gobernuko idazkari izan zen 2010 eta 2012 bitartean, eta Arabako Foru Aldundiko Funtzio Publikoaren zuzendari 2015 eta 2016 bitartean. Urte horretan, hain zuzen, Lan eta Justizia sailburu izendatu zuten.

Legebiltzarreko batzorde bakoitza 15 kidez osaturik egongo da, eta horietatik bi talde sozialistarenak dira. Hauek dira:

- Erakundeak, Segurtasuna eta Gobernantza: Miren Gallastegui eta Ekain Rico

- Ekonomia, Ogasuna eta Aurrekontuak: Sonia Pérez eta Susana Corcuera

- Ekonomi Garapena eta Berrikuntza: Sonia Pérez eta Eneko Andueza

- Ingurumena, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala: Alberto Alonso eta Sonia Pérez

- Lurralde Plangintza eta Garraioak: Eneko Andueza eta María Jesús San José

- Hezkuntza: José Antonio Pastor eta Gloria Sánchez

- Araudia eta Gobernua: Eneko Andueza eta Ekain Rico

- Bateraezintasunak: Alberto Alonso eta Gloria Sánchez

- Gizarte Politikak eta Gazteria: Gloria Sánchez eta María Jesús San José

- Lana eta Enplegua: Ekain Rico eta Sonia Pérez

- Giza Eskubideak, Berdintasuna eta Justizia: Miren Gallastegui eta María Jesús San José

- EiTBren gaineko Kontrola: Miren Gallastegui eta Gloria Sánchez

- Osasuna: Ekain Rico eta Susana Corcuera

- Europako Gaiak eta Kanpo Ekintza: Txarli Prieto eta José Antonio Pastor

- Kultura, Euskara eta Kirola: Alberto Alonso eta José Antonio Pastor

- Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa: Susana Corcuera eta Txarli Prieto

- Legebiltzar Estatutua: Eneko Andueza