Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   OSOKO ZUZENKETA

EAEko upategi, garagardotegi eta sagardotegietan tufoak eragindako lan-istripuak saihesteko neurriei buruz

1.- Eusko Legebiltzarrak.Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala erakundeen arteko eta sektoreko eragileekiko lankidetza-bidea ezartzen, Euskadi proiektuaren bidez, pertsona guztientzako ingurune seguruak, osasungarriak eta lasangarriak bultzatu, sustatu eta garatzeko helburuarekin, lehen sektorean eta haren balio-katean beren berezitasunak erreferentzia eta nortasun-ikur gisa izanik.

2.- Eusko Legebiltzarrak, 2019-2025 aldirako Euskadiko Elikaduraren eta Zuraren Balio Katerako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Estrategia Sektorialak lehen sektorearen ezaugarrietarako dakarren estrategia espezifikoan oinarrituta, erakunde eskudunei eskatzen die sektoreari buruzko prestakuntza- eta informazio-jarduerak garatzen jarraitzeko, sektoreari lotutako enpresetan lan-prozesu seguru eta osasungarriak ezartzeko beharraz kontzientziatzeko.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarduera horiek garatzeko behdr diren finantza- eta giza baliabideak bermatzen jarraitzeko, bai eta upeltegietan teknologia eta gailu berriak sartzeko laguntza erriaten jarraitzeko ere.

4.- Eusko Legebiltzarrak Osalani eskatzen dio, txoke-planaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan lkuskaritzarekin botera, gutun bat bidal diezaiela euskal upeltegi eta dolareei, n-arriskuen prebentzioa integratzen laguntzeko, nahitaez bete beharreko arauak eta horiek ez betetzeak dakartzan
ondorioak.