Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Bere saila Euskadiko turismoaren eta merkataritzaren sektoreetan egiten ari den UE Next Generation laguntzak jasotzen dituzten programei buruzkoa.

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILBURUARI, Osoko Bilkuran erantzun dezan

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak informazio publikoa eman du Next Generation funtsen finantzaketa jasotzen duten hainbat proiekturi buruz. Proiektuak kudeatzeko, sail hau inplikatutako sektore ekonomikoekin, administrazioekin eta tokiko erakundeekin, aldundiekin eta beste erakunde batzuekin bildu da. Espainiako Gobernuaren laguntzarekin eta bultzadarekin, dagoeneko lurreratzen eta gauzatzen ari diren plan zehatzak onartu dira. Proiektu horien helburua da Euskadin merkataritzaren eta turismoaren sektorea suspertzea, lehiakortasuna hobetzea eta etorkizuneko erronketarako prestatzea. Gainera, enplegua sortzea eta gure herrialdearen garapen ekonomiko jasangarrian laguntzea ere espero da.

Horregatik guztiagatik, "Socialistas Vascos- Euskal Sozialistak" legebiltzar-taldeak AHOZKO GALDERA hau planteatu du OSOKO BILKURAN, sailburuak erantzun dezan:

Zer eragin dute EBko Next Generation funtsek Euskadiko merkataritzaren eta turismoaren sektoreetan?