partekatu
• ZUZENKETAK
Gizarte-zerbitzuen euskal sistema eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei buruz
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala elkarlanean gainontzeko euskal erakundeekin eta Hirugarren Sektoreko erakundeekin, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren eta Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoaren esparruan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema etengabe hobetzeko.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren garapenaren esparruan, egin ditzala jarraipen- eta ebaluazio-ekintzak. Ekintza horiek aurreikusita daude Planeko 5. atalean, planaren koordinazioari, dinamizazioari, jarraipenari, ebaluazioari eta eguneratzeari buruzkoan.
3.- Eusko Legebiltzarrak euskal erakundeei eskatzen die hobetu dezala datuen interoperabilitatea, operazio estatistikoak egin ahal izateko, balioko dutenak sistema hobetzeko erabakiak hartzen.