Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzetan premiaz hartu beharreko neurriei buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Elkarrizketa Sozialerako Mahaia indartzen jarrai dezala, politika soziolaborala hitzartu ahal izateko, COVID19ak eragindako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko, ezarritako prestazioak hobetuz, egin zen bezala.

2.- Ildo horretatik, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio eutsi diezaiela Aldi Baterako Enplegua Erregulatzeko Espedienteen laguntza osagarriei, Elkarrizketa Sozialeko Mahaian adostutako baldintzetan, uste baitu bi figura horiek funtsezkoak direla krisi honetan enplegua defendatzeko, eta aukera ematen die enpresei, aurreko krisian ez bezala, malgutasun-mekanismoetara jotzeko eta ez kaleratzeko.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, gizarte-politikak bermatu eta indartzeko bere proiektuan, bazterkeriaren aurkako diru-sarrerak bermatzeko sistema garatu eta hobetzeko konpromisoari hel diezaiola, aurreko legealdian Legebiltzarrera bidalitako Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta erreformatzeko proposamena oinarritzat hartuta, eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera bihurtzearen errealitate berria aintzat hartuta. Hobekuntza hori hiru jarduera-ardatzetan oinarritzen da:

- Unibertsalizazioan sakontzea, gaur egun behar adina estalita ez dauden biztanleria-segmentu jakin batzuetara iritsiz, eta bereziki azpimarratuz seme-alabak ardurapean dituzten familia behartsuak.

- Kudeaketa hobetzea, izapidetze-arintasuna eta prestazio eta laguntza ekonomikoen zorroztasuna eta kontrola areagotuz.

- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten eta enplegagarriak diren pertsonen jarduera ekonomikoa eta gizarteratzea eta laneratzea sustatzea.