• BERRIA
Dokumentuak
partekatu
• OSOKO ZUZENKETA
EAEko eskola-jantokietan elikagai osasungarriak eta iraunkorrak bermatzeko hartu behar diren neurriei buruz
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatzen dio:
1. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko abenduaren 21eko 17/2023 Legeak 37.1 eta 97.9 artikuluetan jasotzen duen bezala, ikastetxearen hezkuntza-proiektuan sartuta dauden eskola-jantokien eginkizun pedagogikoa indartzea, Eskola Publikoaren Plan Estrategikoaren parte izanik, haien azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko eta elikadura osasungarri eta iraunkorraren balioak integratzeko.
2. Jantoki-zerbitzua kontratatzeko prozesuetan ingurumenaren, kalitatearen eta gizartearen iraunkortasun-irizpideetan hobekuntza esanguratsuak txertatzearen alde egiten jarraitzea.
3. Ikuspegi juridikotik, teknikotik eta ekonomikotik bideragarriak diren alternatibak lantzen jarraitzea, jantoki-eredu malgua lortzeko, zerbitzu egokitua emateko eta ikastetxe bakoitzaren premia espezifikoetara egokitzeko.
4. Kontrol- eta auditoretza-elementuak indartzen jarraitzea, eguneroko eta kalitatezko zerbitzua emango dela bermatzeko, eta hornitzaileekin hitzartutako baldintzak zorrotz betetzea exijitzea.
INTERESGARRIA IZAN DAITEKE...
• DOKUMENTUA
Adingabekoentzako lbaiondoko zentroko segurtasunari buruz
• DOKUMENTUA
Hezkuntza-premia bereziak (HPB) dituzten haur eskolatuen egoerari buruzkoa.
• DOKUMENTUA
Sexu-hezkuntza integrala euskal hezkuntza-sisteman sarizeari buruz
• DOKUMENTUA
Hezkuntzako EPEan jakinarazpenak WhatsApp-ez egiteari buruz
• DOKUMENTUA