Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Lanaldiaren murrizketari buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Elisko Legebiltzarra bat dator Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak egindako proposamenarekin. Proposamen honen arabera, enpresetan pertsonen kudeaketan berrikuntzarako proiektu pilotu bat ezartzea aztertuko da, lanaldia astean 32 ordura murriztearen eragina ebaluatuko duena, soldata murriztu gabe, telelanarekin eta langileek enpresetako erabaki estrategikoetan parte hartzearekin botera. Izan ere, kalitatezko enplegua ezartzeko helburu estrategikoetan aurrera egitea ahalbidetu dezaketen neurriak dira, baita kontziliazioa, zainketen erantzukidetasuna, produktibitatea, ¡asangarritasuna eta laneko osasuna ere.

2.- Alde horretatik, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio hala nahi duten gizarte-eragileen ekarpenak izan ditzala, besteak beste, genero-ikuspegia eta murrizketa-aukerak (4 eguneko edo 5 eguneko asteak, eguneko lanaldia murriztuta) eta telelana borne hartuko dituen proiektuaren diseinuan.