Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

OSALAN organismo autonomoak sustatutako laneko arriskuen prebentziorako eta lanean osasuna sustatzeko kanpainen programazioari buruz

Legealdian zehar, Lan eta Justizia Sailak, eta, zehazki, OSALAN organismo autonomoak, herritar guztientzako sentsibilizazio-kanpainak sustatu ditu, lan-arriskuen prebentzioaren garrantziarekin lotuta.

Aste honetan, laneko ezbehar-tasari buruzko datuak eman dituzue zuek, eta, lan-istripuak horrekin lotuta daudela adierazten duen ideia baztertzeko interesari jarraikiz, beste kanpaina bat iragarri dute, langileei, enpresariei eta oro har gizarteari kontzientziatzeko horiek saihestu ahal direla.

Ezbehar-tasei buruzko datuak gizarteari komunikatzerakoan gardentasunez jokatzea aitortzen dugu, gaiaren inguruan kontzientziatzeko tresna izan daitekeela kontuan hartuta. 

Legebiltzar-talde honen iritziz, oso garrantzitsua da sentsibilizazio-kanpainak mantentzea, eta, horregatik, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO HONAKO galdera honi erantzuteko eskatzen dizugu: 

  • Zer baliabide izango ditu OSALANek lan-arriskuen prebentziorako eta laneko osasunaren aldeko kanpaina garatzeko?