Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Arana egoitzaren proiektuari buruz Lehendakarik egindako adierazpenen harira, Euskadiko Batzorde Betearazleak hau adierazten du:

1. argazkia
  1. Politikan eta erakunde-ekintzan ados ez egotea ariketa demokratiko bat da, baita Gobernuko kideen artean ere, aldeak nabarmenak direnean. EAJko hainbat kargu organiko eta instituzionalek adierazpenak egin dituzte Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak Arana egoitzarentzat duen proiektuari buruz, besteak beste Gasteizko alkateak, Arabako ahaldun nagusiak, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Gizarte Politiken sailburuak, Diputatuen Kongresuko bozeramaileak, Donostiako alkateak edo EAJren erakunde politikako arduradunak, Lehendakariaz gain. Polemika sortzeko edo ernegazioa areagotzeko asmoz egin al dituzte?
  2. Ez da desadostasuna adieraztea bezain demokratikoa frogaturik dauden, froga daitezkeen eta, kasuren batean, aitorturik dauden egitate batzuk ezkutatzea, esaterako bi administrazioen artean proiektu horri buruz informazioa helarazteko egon izan diren bilerak, edo Euskadin errefuxiatuak artatzeko plazen beharrik ez dagoela esatea, arlo horretako eskumena Espainiako Gobernuarena izatearen egitate ukaezina edo Europako funtsekin sustatu eta finantzatutako proiektu bat dela.
  3. Eskuartean dugun bezalako zentro bati buruz ghettizazioa bezalako hitzak edo balizko gatazka sozialaren erreferentziak erabiltzeak herritarren pertzepzioa baldintzatzera darama. Ezin dugu sortu eta ez dugu ere sortu behar –gure betebeharra da arretatsuak izatea– atzerriko errefuxiatuak arbuiatzera bultzatuko duten sentimendu irrazionalik atzerritarrak izateagatik, are gehiago eskubide urraketen biktimak direnean eta, are, euren bizitza arriskuan denean. Hori esateak ez du ernegaziora bultzatzen. Erantzukizunerako deia bat da, hain zuzen.
  4. Alderdi Sozialistak nahikoa esperientzia ezaguna du erbesteratze eta jazarpen ideologikoaren kontuan, ertz askotarikoa, gainera, eta euskal gizarteak badaki hori. Historia hori, gainera, euskal nazionalismoarekin partekatu izan du zenbaitetan. Horregatik, elkartasunezko erantzunerako deia egiten dugu, Ukrainako gerra bezalako bidegabekeriei aurre egiteko dugun betebeharrera, egunero gure atea jotzen duten pertsonek bere gordintasunean erakusten digutena.