Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Zigorrak kudeatzeko euskal zerbitzuaren Gakoa programaren balantzeari buruz

OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA

Duela gutxi iragarri egin da «Elkarrekin lan egitea emakumeen aurkako indarkeria saihesteko» izeneko jardunaldiak ospatuko direla azaroaren 12an eta 13an, Bilbon. Jardunaldi horiek «Gakoa» izeneko programari atxikita daude, eta, besteak beste, honako jarduera hau beteko da: «genero-indarkeria dela medio zigortutako gizonekin burututako heziketa-lan terapeutikoaren Gakoa programaren kanpo-ebaluazioa». 

Hain fenomeno zailaz, globalaz, kaltegarriaz, mingarriaz eta bidegabekoaz, alegia, emakumeen aurkako indarkeriaz, ari garela kontuan harturik, egiaztatu da programa hori Eusko Jaurlaritzaren Justizia Zuzendaritzaren zigorrak kudeatzeko euskal zerbitzuari atxiki zaiola, eta, arloan prestakuntza jaso duten gizonez eta emakumeez osatutako diziplina anitzeko talde baten bidez, genero-indarkeria dela medio zigortutako gizonak berriz hezteko helburua du. Horrela, modu txertatzaile baten bidez, erantzuna eman nahi zaio genero-indarkeria tratatzeko zigor-neurriari, askatasuna kentzen duen zigorraren ordezkoari.

Legebiltzar-talde honen kontrol-lana egiteko, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO honako galdera hau egiten zaio Lan eta Justizia sailburuari: 

  • Abian dagoenetik, 10 urteren buruan, zer balantze egiten du Lan eta Justizia Sailak zigorrak kudeatzeko «Gakoa» programaren inguruan?

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Alexia Castelo de Sa