Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   EZKER SOZIALISTA

BATZORDE FEDERAL IRAUNKORRAREN ETA EZKER SOZIALISTAREN EUSKADIKO KOORDINAKUNDE AUTONOMIKOAREN ARTEKO BILERA

2020ko ekainaren 24a

Aurretik telefonoz eta e-postaz abisu emanez, Batzorde Federal Iraunkorrarekin egiteko bilera batera dei egin zitzaien Ezker Sozialistaren Euskadiko Koordinakunde Autonomikoko kide guztiei. Bilera 2020ko ekainaren 24an burutu da, 20:00etan. Hauek hartu dute parte azkenean:

- Batzorde Federal Iraunkorretik: o Lucia Parcet.

o Benjamín Gutierrez, geroago etorria. - Euskadiko Koordinatzaile Autonomikotik:

o Santiago Reyes. o Susana Cejudo.
o Ruben Robledo. o Angel de Vicente. o Mariam Prego.

Bilera Parcet alderdikidearen laburpen batekin hasi da, militanteek ESren bizitzan zuzeneko mekanismo parte-hartzaileak izate aldera Korronteak lortu dituen aurrerapenak azalduz.

Alderkikide batek Koordinakunde Autonomiko osoak eskualdean duen parte-hartzeari buruz duen kezka dela eta parte-hartze osoa bilatu izan denez, Korrontearen Euskadiko komunikazioak (e-postaz eta Facebook-en) puntualki egitera bultzatu duen arrazoien laburpen bat egin du Santiago Reyesek. Koordinakundeko gainerako kideek onartu zuten hala egitea, eta bileran berretsi izan da.

Elkartruke horren ondoren, Koordinakunde Federalak jarduera berriak –elkarteetako parte-hartze eta gisako gaietan bat etorriz– babesteko dagoen aukera aurkeztu du, eta baita hurrengo hauteskunde autonomikoetara begira Alderdiari laguntzeko den premia ere. Horren harira, hainbat gai aztertu dira Batzorde Iraunkorraren babesarekin hauteskundeetan lantzeko, hala nola: komunikazio-ekintzak eta/edo mahai-inguruak sozialismoaren ikur diren gizarte-inklusioa, hezkuntza eta gisako kontzeptuak indartzeko, ESren sareak erabiliz, 15.000 jarraitzaile baino gehiago baitituzte.

Parcet alderdikideak PSE-EEren antolakuntzako idazkariari hori eskaintzea adostu da, epe laburrean dinamizazio federaleko arduradunarekin ekintza bat egitea aztertzeaz gain.

Jarraian, Korrontearen Euskadiko jarduera politikoa aztertu da, 2020. urtean burututako azken bi Batzorde Nazionaletan ESk izandako parte-hartzea laburbilduz, tartean Zaldibarko zabortegiaren inguruan burututako kudeaketaren gainean egindako azalpen-eskaera.

Gutierrez alderdikideak PSOEren zeregin soziala indartzeko formulak bilatzea proposatu du.