Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   Ezker Sozialista

Ezker Sozialistari Euskadin atxikitakoen 2020ko uztailaren 23ko Batzarraren ebazpenak

EZKER SOZIALISTAK KORRONTEARI EUSKADIN ATXIKITAKOEN BATZARRA

EBAZPENAK – 2020ko uztailaren 23a

Ezker Sozialistari Euskadin atxikitakoen Batzarra bildurik "Euskadiko hauteskunde autonomikoen ondorengo egoera” aztertzeko asmoz, Batzarrak ebazpen bat eman du, zeinak hauxe ondorioztatzen baitu:

  1. Guztiaren aurretik eta Covid-19arekin lotutako testuinguruari buruz, PSE-EE zerbitzu publikoak defendatzearen bermatzaile izaten jarraitzeko beharra azpimarratu da:
    1. Hezkuntza arloan, klaseak telematikoki emateko prestaturik ez den hezkuntza-sistema bat hauteman da, irakasleriaren ahalegin orokor guztien arren. Eskoletako irakasleek bidalitako lanak burutzeko behar duten baliabide interaktiborik ez duten familiako ikasle ratio altua dago.

Horregatik guztiagatik, proposatzen da 2020-2021 ikasturtean eta hortik aurrerakoan ikasleei gailu digitalak ematea edo horiek erosteko laguntzak edo diru-laguntzak eskaintzea, berdintasunezko egoera lortze aldera, PSE-EEk hezkuntza-sistema publikoa indartzeak duen garrantziaz gain.

  1. Osasun arloan, berriz, pandemia honetan Osakidetzak burutu duen kudeaketa txarra salatu da, begi-bistakoa izan baita, eta hausnarketa bat aldarrikatzen da PSE-EEren aldetik osasun-sistema publikoa defendatzeko, lehen mailako aurrez aurreko arreta indartzera joz, EAJren egungo eredu kudeatzaileak hori bazterrera uzten ari delako.
  2. Egoitzen arloan, egoitza-sare publiko bat gaitzeko beharra nabaritu da, kudeaketa ere publikoa izango duena, eta, hori lortu bitartean, egoitza-sistemaren ikuskapen eraginkorra egin behar litzateke, lizentziak ematea etenik izango ez duten osasun bitartekoak jartzeari lotuta egonez.
  1. Aurretiazko hausnarketak ezkerrak publikoaren aldeko defentsan duen programa multzoaren zati dira. Ezker Sozialistaren Euskadiko Batzarraren iritziz, horrek gidatu behar luke PSE-EEren edozein posizionamendu.
  2. Euskal hauteskunde autonomikoetako emaitzak espero zirenak izan dira. Esan nahi baita, berretsi egin dela, beste behin PSE-EEren porrota subjektu politiko gisa, zeinetan identifikatuko baita euskal boto-emaile aurrerakoiaren beharren defentsa.

PSE-EE porrotetik porrotera doa 2012. urtetik hona, eta urte horietan izan diren exekutiboek beti bilatu izan dute aitzakia aproposen bat boto aurrerakoi ez-nazionalista erakartzeko orduan euren politikek jaso duten porrota azaltzerakoan. 2012an Bilduren nobedadea eta Espainian Gobernua galdu izana izan ziren, 2016an Podemos agertu izana, eta 2020an errua abstentzioarena eta, gure exekutibo autonomikoaren esanetan, boto-emaileen “nolabaiteko utzikeriaren” ondorio omen.

Ezin da “emaitza on” gisa hartu portzentajean hobetuagatik PSE-EEk lortutako emaitzarik txarrena (5.000 boto galdu ditu), ezta ere erantzukizunik onartu ez izana Alderdiak identitate propiorik ez izateagatik sortzen duen desatxikipena hobetzeko eginkizunean izandako porrot errepikatuaren aurrean.

Bereizi ezineko politikak dira, sailburu sozialisten aldetik Covid19an unean uneko jardueraren bat kenduta; PSOEk Monkloatik burutu duen “gizarte-ezkutu" joerako kudeaketa proaktiboa ez bezala. Horrek guztiorrek, halatan, honako galdera hau egitera garamatza: jarraitu egin behar al dugu EAJ gisako zentro-eskuineko alderdi baten eskutik asmo aurrerakoiak mugatzen eta murrizten dituen hitzarmen kaltegarri batekin?

EH Bilduk PPren mesedetan parlamentari bat galdu izanak lasaitu egin duela dirudi exekutiboaren zati bat, moztu egiten diolako bidea ezker aurrerakoiaren hiruko gobernu hipotetiko baten batuketa aritmetikoari. EH Bildu urrats gehiago eman beharrean den arren akordio egonkorragoetara heltzeko moduko aukera politiko bat izateko, parlamentari horren galerak ekimen aurrerakoiak aurrera ezin eraman ahal izatea dakarte, ekimen horiek ez badira, behintzat, EAJren gogoko.

Testuinguru horretan, Euskadiko Ezker Sozialistak dei egiten dio militantzia sozialistari Euskadin ez dezaten jarraitu partekatzen eskuineko gobernurik, PSE-EEren abstentzioarekin EAJ gutxiengoan izango den gobernu bat sortzeko –Madrilen den egoera bertsuan–, zehazki Eusko Legebiltzarretik legearen bidez bere inertzia kontserbadoreak zuzendu ahalko dizkiona.