Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Ezker Sozialistaren ebazpen politikoa

EBAZPEN POLITIKOA

Euskadin Ezker Sozialistari atxikitako militanteak, 2020ko urtarrilaren 25ean Eibarren bildurik, bat datoz kezka agertzean sindikatu abertzaleek datorren urtarrilaren 30erako deitu duten greba orokorraren gainean, eta adierazten dute ez daudela grebarekin ados.

Langileek sustatutako mobilizazio eta greba ororekiko errespetua gordez, uste dugu mobilizazio horrek herritarrak nahastu nahi dituela, mezu subiranista bat legitimatzeko, ez duena zerikusirik ez motibazio koherenterik pentsioen defentsarekin.

Uste dugu greba ez dela egokia, hain zuzen une honetan, koalizio progresistako Gobernuaren lehen erabakia pentsioak eguneratzea izan denean eta 2013ko pentsioen erreforma indargabetzea, pentsioak KPIren arabera berrikustea eta jasangarritasun-faktorea ezabatzea iragarri duenean.

Era berean, ez dugu ere ulertzen greba egitea Gobernu berriak 2012ko lan-erreforma indargabetzeko hitza eman duenean. Prekaritatearen, soldata-eskala bikoitzaren edo BPGarekiko lan-errenten murrizketaren kontrako borroka, eta negoziazioaren aurreraeraginean oinarritutako negoziazio kolektiboaren berreskurapenak langileen batasuna eskatzen dute, ez zatiketa, “lan-harreman propioko eremu" baten nahia gorabehera, egiazki sindikatu deitzaileentzako baino ez den esparru bat izanik.

Halaber, pentsioen eroste-mailari eusteko eta gutxieneko pentsioak hobetzeko aldarrikapenak batasunetik egin daitezke, eta behar dira egin.

Grebaren mezu subiranista hori, aukera politiko legitimoa izanik ere, ez dute partekatzen sinatzaileek ezta ere langileek eta pentsionistek. Aldaketa sozialaren aldeko borroka indartu ordez, zatitu, banatu eta ahuldu egiten du, pentsioak aldeztearekin koherentea izango den motibaziorik ez erakusteaz gain.

Ez da egia independentzia “aldaketa sozialaren” eragile denik, Euskadin "kotizaziopeko pentsioen diru-sarreren eta gastuen bilakaeraren ondoriozko emaitzak defizita sortzen duenean"1, 1.689,9 milioi eurokoa 2017an eta 1.630,2 milioikoa 2016an. Esan nahi baita, euskal lan-errentekin batera Espainiako langile klase guztiaren elkartasunarekin eusten zaiela, Euskadin, pentsioei. Greba horren mezu subiranistak “kutxa bakarraren” sistema aldatzea lekarke. Hori dela eta, dei egiten dugu sistemak bere horretan iraun dezan eta ez dadin izan inongo negoziazioren aztergai.

Arrazoi horregatik, grebara EZ atxikitzea erabaki dugu, eta dei egiten dugu pentsionisten mugimenduaren batasunari berriro heltzera, mugimenduak berak dituen lidergo autonomoaz.