• BERRIA
Dokumentuak
partekatu
• ZUZENKETAK
Salgaiak errepidez garraiatzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten ditu indarrean dauden legeen eta praxi onaren aurkako jarduerak, pertsonen osasunarentzat eta segurtasunarentzat arriskuak dakartzatenak, eta balio-kate osoan exijitu daitezkeen betebeharretatik kanpoko jarduerak ahalbidetzen dituztenak, indarrean dauden arauak urratuz bai lan alorrean, garraiokoan zein bide-segurtasunekoan.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio jarrai dezala bermatzen bete egiten direla lan alorreko arauak, eta Lan Ikuskaritzako eta Gizarte Segurantzako kanpainetan sar ditzala errepidezko merkantzia-garraio enpresak.
- Eusko Legebiltzarrak Segurtasun Sailari eskatzen dio eutsi diezaiola bere lanari, garraio sektoreari zuzenduta trafiko eta bide-segurtasun arauak betetzeko. Horretarako, egoki deritzon jarduera guztiak egin ditzala helburu horretarako kontrol eta inspekzioaren alorrean.
INTERESGARRIA IZAN DAITEKE...
• DOKUMENTUA
Garraio-zerbitzu publikoan deskontuak mantentzearen inguruan
• DOKUMENTUA
Eusko Jaurlaritzak eskola-garraioan egiten duen kudeaketaren egoera irregularrari buruz
• DOKUMENTUA
Emergentziak Eslaren egoerari buruz
• DOKUMENTUA
Euskotren topoko E2 lineako zein Zumaia-Donostia lineako tren-zerbitzuak hobetzeari buruz
• DOKUMENTUA