Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Migratzaileak eta errefuxiatuak hartzeko euskal sistema bat garatzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak adierazten du kezkatuta dagoela "mundu osoan ugaritu egin direlako migratzailea mehatxutzat aurkezten duten diskurtsoak", eta, horren ondorioz, Europar Batasunean gertatzen ari da "kanpoko eta barruko mugen berrezartze faktikoa; atzerakada errefuxiatuen eta etorkinen giza eskubideen aitortzan, gorroto-diskurtsoak, adierazpen politiko-instituzional irekia duen xenofobia; eta migrazio-politika komuna eraikitzeko ezintasuna". Bai eta, itsas salbamendu humanitariorako behar diren baliabide ekonomiko, giza baliabide eta materialak murriztea ere.
  1. Eusko Legebiltzarrak Europar Batasuneko erakundeei eskatzen die giza eskubideen esparruko politikak bultza ditzatela, nazioarteko itunak betez, indarkeriazko gatazketatik eta jazarpenetatik ihes egiten dutenentzat bide seguru eta legalak irekiz; bisei, asiloari eta babesari buruzko politika zabalduz migratzaileen eta errefuxiatuen bizitza eta osotasuna bermatzeko migrazio-igarobidean.
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala gizarte-zerbitzuen sisteman eta babes-sistema guztietan aurreikusitako zerbitzuak eta prestazioak garatzen, eta egin ditzala beharrezkoak diren egokitzapenak, errefortzuak eta baliabide-doikuntzak, erroldatzea errazteko eta "oinarrizko eskubideen titulartasuna ahalik eta gehien zabal dadin sustatzeko, nazionalitatea edozein dela ere, eta hezkuntzaren, osasunaren edo oinarrizko gizarte-prestazioak eta enplegurako eta etxebizitzarako prestakuntza eta gizarteratzeko eta laneratzeko bideak mantentzea, eskubide- eta betebehar-berdintasunaren esparruan.
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala aurrera egiten herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Planean (2018-2020) eta Eusko Jaurlaritzaren Esparru Dokumentuan aurreikusitako neurrien garapenean, Europako mugetan errefuxiatuek jasaten duten krisi humanitarioari ematen zaion erantzun soziala, politikoa, erakundeartekoa eta sailartekoa modu partekatuan bideratzeko.
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio eratu dezala, kulturartekotasunaren eta Bizikidetzaren V. Planean jasotzen den bezala, atzerritartasunaren arloko adituen taldea; immigrazioaren, atzerritartasunaren eta bizikidetzaren arloko eskumen autonomikoak ahalik eta gehien lortzea ahalbidetuko duen lege-esparruaren hausnarketan eta azterketan aurrera egiteko, arreta berezia jarriz errotzeko baldintzei, lan-baimenei, bizileku-baimenei, familia-berrelkartzeari, Harrera-eskumena, etab., migratzaileen harrera, arreta, integrazioa eta giza eskubideen babesa errazteko harrera-neurri eta -tresna egonkor posible guztiak abian jartzeko.
  1. Eusko Legebiltzarrak berretsi eta azpimarratu egiten du nazioarteko lankidetzak duen garrantzia, gizartea eraldatzeko eragile gisa eta indarkeriarik gabeko eta giza eskubideak errespetatzen dituen herrialdeen giza garapen jasangarrian laguntzeko, 2017ko maiatzaren 11n Legebiltzarraren erabakiz adierazi zen bezala. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio garapenerako lankidetzaren euskal araudia eta Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarena legea osorik gara ditzala (14/2007 Legea, abenduaren 28koa).
  1. Eusko Legebiltzarrak aintzat hartzen du migratzaileei eta errefuxiatuei laguntza eta lankidetza ematen dieten gizarte zibileko eragileen lana, bai itsas salbamenduko lanetan, bai errefuxiatuak dauden kanpamenduetan, bai Euskadin harrera- eta elkartasun-sareak ezartzen.

8. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren arloko VI. Jarduera Planaren bidez, bere eskumenen esparruan, Euskadira iristen diren pertsona migratzaileak hartzeko euskal eredua gara dezala, tartean diren erakundeen eta gizarte-eragileen lankidetzatik abiatuta, eta Euskadiko Etorkinak Gizartean Integratzeko eta Parte Hartzeko Foroaren bidez.