partekatu
• AHOZKO GALDERA
Adinekoek etxebizitza eskuragarria eta irisgarria izateari buruzkoa
URRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIOKO SAILBURUARI
Eusko Jaurlaritzak, 2021-23 Etxebizitza Plan Zuzentzailea eta 80 eragile publiko eta pribaturekin baino gehiagorekin sinatutako 2022-2036 Euskadiko Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala bezalako dokumentu estrategikoen bidez, etxebizitza baten premia berezia duten kolektiboei arreta emateko beharra identifikatu du. Azken aldian, eta bizi-itxaropen handiagoari esker denboran gero eta luzeagoa den hirugarren adin baten errealitate berriari lotuta, adineko pertsonen eta haientzat egokienak izan daitezkeen etxebizitza-aukeren arteko eztabaida sortu da. Alde horretatik, eta kontuan hartuta Saila arau-lan handia egiten ari dela erregulazioa Euskadiko herritarren errealitate berrietara egokitzeko, "Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak" legebiltzar-taldeak galdera hau egin du, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Inaki Arriolari AHOZ ERANTZUTEKO:
Zer ekimen bultzatzen ari dira araudiaren arloan adinekoei, beren behar eta ezaugarri bereziekin, etxebizitza eskuragarriak eta irisgarriak eskuratzen laguntzeko?