Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Ertzaintzaren ibilgailuak berritzeari buruz

OSOSKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

1.- Lan Arriskuak Prebenitzeko eta Lan eta Gizarte Segurantzaren Sistema Antolatzeko araudian aurreikusitakoarekin bat, bete ditzala Bizkaiko Lan Ikuskaritzak Segurtasun Sailari egindako errekerimenduak, berriki erositako Seat León ibilgailuei dagozkienak.

2.- Agindutako neurri guztiak har ditzala, teknikoak edo antolakuntzakoak, bermatzeko agenteen esku jarritako Seat León ibilgailu guztiek ez dutela osasunarentzako eta lan segurtasunerako arriskurik ekarri.

3.- Txosten sakona egin dezala errekerimendu guztiei, erabakitako neurriei eta praktikan jartzearen ebaluazioari buruz, Lan Ikuskaritzaren errekerimenduak berak horretarako ezarritako epean, eta txosten horren kopia bat igor diezaiola Eusko Legebiltzarrari.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Txarli Prieto