partekatu
• ZUZENKETAK
Euskaltelen egoera larria dela medio hartu beharreko neurriei buruz
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari iradokitzen dio bere esku dauden baliabide denak erabiltzeko, enpresa horrek ahalik eta errotze handiena izateko euskal lurraldean, gure autonomia-erkidegoan enpleguarekiko, inbertsioarekiko, ikerketarekiko, teknologiaren aurrerapenarekiko eta garapenarekiko konpromisoa bermatze aldera.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari iradokitzen dio Euskadiren lehia-gaitasunak mantentzea eta hobetzea, enpresa eragileak bertakotu eta errotzeko Euskadi lurralde bikaina dela aditzera eman eta hura erakargarri egiteko.
3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari, Kutxabanki eta banketxearen jabe diren hiru banku-fundazioei iradokitzen die, Euskadin ekoizpen-eredu sendoa, osasuntsua eta jasangarria helburu izanik, inbertsio-politika handia eta jasangarria garatzea enpresa estrategikoetan, horiek lurraldearekin lotzen direla eta beren erabakitze-gaitasunak Euskadin irauten duela bermatzeko.