Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

: Euskal administrazioetan eta bereziki greban dauden sektore feminizatuetako soldata-arrakala ezabatzeko hartuko diren neurriei buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.-Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bere eskura dituen tresna guztiak onartu eta gauzatzen jarrai dezala, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana betetzeko, 2016-2020ko legegintzako berdintasunari buruzko agenda politikoa barne, ekintza-eremu guztietarako esparru eta zuzendaritza plana izanik. 

2.-Modu berean, eta plan horretan ezarritako lerro estrategikoak jarraituz, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio "Estrategia eta Jarduera Plan Operatiboaren" esparruan jarraitu dezala Euskadin soldata arrakala murrizteko. Euskadi  2030. urtean Europako herrialdeetako soldata arrakala baxuena dutenen bost herrialdeen artean izatea helburu duelarik, gizon eta emakumeen arteko soldata berdineko klausulak ezarriz eta euskal kontratazio publikoan soldata arrakalaren kontrako neurriak  ezarriz. 

3.-Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarraitu dezala  duela gutxi martxan jarritako soldata-ekitatearen Lan Ikuskaritzaren Plan Espezifikoarekin, zuzeneko eragina duena soldata arrakala eragiten duten arrazoi nagusietan:  soldata-diskriminazioan eta lan-iruzurrean. 

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, soldata-ekitatearen Lan Ikuskaritzaren Plan Espezifikoan jasotakoaren arabera, ikuskapen unitate espezifikoak hiru lurraldeetan sortu daitezela, baita formakuntza soldata arrakalaren zergaitiaren azalpenen inguruan

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Gloria Sánchez