Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Turismo, ostalaritza eta merkataritzara zuzendutako bonuak abian jartzeari eta horrek sektore horien berreskurapenean duten inpaktuari buruz.

Turismoa, Ostalaritza eta Merkataritza dira COVID 19ak eragindako pandemiaren ondoriozko krisiak gehien eragin dien sektoreak, ekonomia eta enplegu aldetik.

 Euskal Sozialistak Taldea jakitun da erakunde guztiak burutzen ari diren ahaleginez, batik bat, Eusko Jaurlaritzarekin eta eragiten dieten sektoreekin batera, egoerari buelta emateko eta susperraldiko etorkizun bati aurre egin ahal izateko.

Erresistentzia-fase honetan, oraindik osasun krisiari aurre egiten ari garenean, neurriak hartzen joan izan dira aipatu sektoreetako pertsonen ekonomian eta enpleguan duten eragina arintzeko.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak bi agindu eman izan ditu merkataritza, turismo, ostalaritza eta jatetxe sektoreetako establezimenduetan kontsumoa bultzatzeko programak arautuz; era horretan, “Euskadi Turismo Bonua” eta “Euskadi Bonu Denda” izenekoak tresna baliagarriak bihurtu dira krisiak hainbeste zigortu dituen sektore horiek indarberritzeko.

Hori dela eta, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” Taldeak hurrengo OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau zuzentzen dio Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari:

Establezimenduak kanpaina horri atxikitzeko epea amaitu denez, zer balorazio egiten du sailburuak turismo, ostalaritza eta merkataritza sektore horiek indarberritzeko bonuei buruz?