Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   OSOKO ZUZENKETA

Euskadiko etxebizitza-parkea handitu beharrari buruz

1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio !anean jarraitzeko administrazio guztiekin eta etxebizitzaren arloan lan egiten duten eragile eta sustatzaile guztiekin, 2022-2036 Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialean zehaztutako helburu guzti-guztiak lortzeko.

2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala 2023-2036 Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialean zehaztutako Iehentasunezko 6 jarduera-ildoak bultzatzen eta garatzen, horietatik 4 zuzeneko eragina duten ildoak dira (etxebizitza-inbertsio handiagoa; etxebizitza-politikaren dimentsio soziala; etxebizitza udal-agenda estrategikoan sartzea orokortzea eta era i kuntza - sekto re erakargarri, lehiakor eta berritzaile bat eratzea), eta 2 etxebizitzaren inguruko politika, programa eta zerbitzuen gobernantza berrira bideratutako euskarri-lerro transbertsalak dira (datuen adimena eta udal-ebaluazio estrategiko aurreratua, eta inplikazio eta lankidetza publiko-pribatu-soziala). 

3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio etxebizitza-politika sendoak eta denboran jarraituak zehazten jarraitzeko, euskal herritarren egungo eta etorkizuneko arazoak konpontzeko behar den zuzkidura ekonomikoarekin eta estrategikoki bideratuta.