Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ENMIENDAS

Harrera Morea hiru zerbitzu espezializatuak sortzeari dagokionez, 24 orduko sexu indarkeriaren biktima eta bizirik daudenentzat

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

1.- Euskadin ezarritako eskumen-banaketaren eremuan, eta kontuan izanik adostutako maila anitzeko arreta-sistema, indartu dadila egun indarkeria sexualeko kasuen aurrean ematen den arreta, emakumeei arreta ematen saiatzeko beren udalerrietan bertan edo handik gertuko lekuetan, 365 egunan 24 orduz. 

Hori guztia, honako hauek emateko helburuaz: 

  1. Larrialdeko harrera eta arreta, emozio eustea, babes psikologikoa, erabakiak hartzkeo laguntza, fisikoki laguntzea larrialdiko osasun arretarako.
  2. Laguntza juridikoa ematea eta, biktimak salatu nahi badu, polizia-etxera edo epaitegira joateko laguntza.
  3. Laguntza psikosoziala eta aholkularitza juridikoa epe ertain eta luzean biktimentzat eta senideentzat, bai salatuta bai salatu gabe, justizia eta erreparazio osoa lortzeko bere prozesurako. 

2.- Erakundearteko II Akordioaren jarraipen Batzordearen esparruan lan egin dezala dagokien erakundeekin erantzun koordinatu bat adoste aldera, lagunduko duena arreta indartzen sexu indarkeria kasuen aurrean, kontuan izanik Euskadin badauden praktika onak eta nazioarteko mailan identifikatutakoak, sexu indarkeriaren biktimen eta bizirik atera direnen ekarpenak aintzat hartuta, hala nola espezializatutako elkarteena, pertsona adituena eta Mugimendu Feministarena.