partekatu
• GALDERAK
Hiri-berroneratzea eta birgaitzea
Eneko Andueza Lorenzok, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak eta bozeramaile laguntzaileak, Ganberaren indarreko Erregelamenduaren babespean, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO hiri-berroneratzeari eta birgaitzeari dagokionez bere sailak aurreikusita dituen neurriei buruzko galdera hau egiten dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari.
JUSTIFIKAZIOA
Zenbait esku-hartze publikotan eta 2018rako bere Saileko aurrekontuen proiektuaren aurkezpenean, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak aditzera eman du degradatutako eremuen hiri-berroneratzearen eta zaharkitutako gure etxebizitza-parkea birgaitzearen aldeko apustu argia.
Legebiltzar-talde honen kontrol-lana egiteko, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO honako galdera hau egiten da:
- Zer neurri zehatz burutzea aurreikusi du zure Sailak, hiri-berroneratzeari eta birgaitzeari dagokionez?