partekatu
• ZUZENKETAK
Eusko Jaurlaritzak “Euskadiko interes turistikoko jaia” izendatzea arautzeari buruz.
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Euskadi-Basque Country 2020 Nazioartekotze Estrategiaren eta bere sailarteko koordinaziorako organoen esparruan, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Plan Estrategikoaren helburuen esparruan, azter dezala interesgarria izan ote daitekeen prozedura bat arautzea zenbait jai edo gertakari Euskadiko Interes Turistikoko Jai izendatzeko, balio kulturalak dauzkatenean, Euskadiko tradizio herrikoian sustraitze handia dutenean eta erakargarritasun turistiko gisa garrantzia berezia dutenean.