Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Memoria eta Elkarbizitza

Rafaela Romero: “Gaizto asko egon ziren, baina euskaldun on asko ere isilik egon ziren ETAren aurrean”

PSE-EEren Askatasun Publikoak, Memoria eta Elkarbizitzaren idazkari nagusiak balorazioa egin du "Patria” telesailaren emanaldiari buruz

1. argazkia

🎥@rafaela_romero: “Gaizto asko egon ziren, baina euskaldun on asko ere isilik egon ziren ETAren aurrean”

👉PSE-EEren Askatasun Publikoak, Memoria eta Elkarbizitzaren idazkari nagusiak balorazioa egin du #Patria telesailaren emanaldiari buruz

⏩https://t.co/cxEel6b9M4 pic.twitter.com/cD4RnVV1Yo

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) September 30, 2020

Rafaela Romerok, PSE-EEren Askatasun Publikoak, Memoria eta Elkarbizitza Arloko idazkari denak, bart gauean telebistaz ikusi ahal izan zen “Patria” telesailaren garrantzia azpimarratu du horren urrunekoa ez den errealitate bat gogora ekartzeko tresna gisa. Rafaelaren ustean, bai Fernando Arambururen liburuak –gizarte fenomeno bat, baita salmentetan ere– bai Aitor Gabilondoren telesailak –gehien itxaron denetako fikzioa– "historia ahanzturarekin eta benetan gertatu zenarekin aurrez aurre jartzeko” balioko du Euskadin. Romeroren hitzetan, Patriak errealitate “konplexu” bat erakusten du “begirada eskuzabal” batez zortzi pasartetan. 

Arduradun sozialistaren arabera, telefikzio horrek hiru hamarkadaz bizi izan genuen historia azaltzen digu ETAren terrorismoaren indarkeriagatik banandutako bi familiaren bizipenen bitartez. Romerorentzat, ordea, “Patria” telesailetik nabarmentzekoena da nola erakusten duen “euskaldun gehienen bakardadea eta isiltasuna biktimen aurrean”. “Gaizto asko egon baziren ere”, telesailak “isilik egon ziren hainbeste jende onen isiltasuna” azaltzen du, nahiago izan baitzuten bestaldera begiratu ETAren indarkeria bakardadean jasaten ari zen hainbat eta hainbat euskaldun babesgabe utzita. 

Buruzagi sozialistak esan du herritar asko sentitu izan zirela Euskadin abandonaturik, eta, horregatik, esan du Euskadik “osatze-ariketa” bat behar duela egin autokritikaren bidez. Bere iritziz, soilik horrela hobetu ahalko dugu bere garaian izan ez genuen “jarrera demokratiko eta zibikoa”. Azkenik, “inklusiboa eta plurala” izango den memoria bat eraikitzeko beharra aldarrikatu du. Eta, gizarte modura egin beharra dugun lan horretan, Romero sinetsirik dago “guztion beharra” dugula ahanztura saihesteko.