Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk eta EAJ-PNVk kontaktuak abiarazi dituzte progresibitatea handituko duen eta euskal gizarteak dituen erronkei erantzungo dien erreforma fiskal bat adosteko

1. argazkia
Reunión de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko eta EAJ-PNVko zuzendaritzek progresibitatea handitzeko eta euskal gizarteak aurrean dituen erronkei erantzuteko bi alderdi politikoek beharrezkotzat ikusten duten erreforma fiskala jorratzeko kontaktuei ekin diete. Hasiera bilera horretatik aurrera, lanak batera garatuko dituzte, bi alderdiek partekatzen duten erantzukizun instituzionalaren ildotik.

PSE-EEko zein EAJ-PNVren iritziz, etorkizuneko aldaketa fiskalen gaineko akordio batek 2013ko erreformaren eta 2018an ezarritako zuzenketen balorazio oso positiboa hartu behar ditu abiapuntutzat. Ordutik, lurralde historikoen fiskalitateak kalitateko zerbitzu publiko batzuk mantentzeko eta ekonomia produktibo bat bultzatzeko adina diru-sarrera bermatu ahal izan ditu, arrazoizko progresibitate-esparru baten barruan.

Inguruen gertatzen joan diren aldaketek edo ustekabeko gorabeherek, adibidez pandemiak, edo beste batzuen eragin erabakigarriak, krisi energetikoak, esaterako, koiunturazko hainbat neurri hartzera bultzatu izan dute azken urteotan, eta horiek aztertu egin behar dira.

👉🏻PSE-EEk eta EAJ-PNVk kontaktuak abiarazi dituzte progresibitatea handituko duen eta euskal gizarteak dituen erronkei erantzungo dien erreforma fiskal bat adosteko. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/lNwqfUVt7x

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) January 31, 2023

Euskalduna bezalako gizarte moderno batek fiskalitatearekin erantzun behar dio hainbat esparrutan biziko dituen eraldaketa handiei. Aberastasuna banatzeko eta desberdinkeriaren kontra egiteko tresna indartsua da. Erronka demografikoa, eraldaketa digitala, ekonomia iraunkorra, enpleguan diren aldaketak eta beste hamaika fenomenok erantzun bat eskatzen dute fiskalitate aldetik ere, eta bi alderdiok konprometiturik gaude horretan.

PSE-EE eta EAJ-PNV, gainera, bat datoz 2022ren hondarrean Batzorde Mistoan itundutako fortuna handien gaineko Elkartasun Zerga foru lurraldeetan ezartzeko beharra berresten. Prozesu horrek Diputatuen Kongresuan Kontzertuaren Legea aldatuz eta dagozkion batzar nagusietan onartuz amaitu behar du.