Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

PSE-EEk lege-proposamen bat erregistratu du EAJrekin batera animalien babesa eta ongizatea handitzeko

Aldundiekin eta udalekin adosturiko araua da, eta debekatu egiten du animaliak harrera-zentroetan hiltzea eta gogortu egingo du gizarte aurreratu bati ez dagozkion jokabideentzako zehapen-araubidea

1. argazkia
El parlamentario Txarli Prieto, impulsor de la iniciativa en la Cámara vasca.

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak laguntzako animaliak babesteko lege-proposamena erregistratu du Ganberan EAJrekin batera. Arau horrek oso-osorik eguneratzen du orain arte indarrean zegoena, 1993. urtekoa, eta kontuan hartu ditu euskal aldundiek eta udalek –gaian eskumenak dituzten erakundeak dira– egindako ekarpenak.

Lege-proposamen horren helburu nagusia da animalien babes-maila handitzea eta euren ongizatea hobetzea, "ezin direlako tratatu objektu hutsak balira bezala”. Egun indarrean den legea goitik behera berrikusten du eta han jasotzen diren sentsibilizazio eta heziketarako neurrietan sakontzen du, “jokabide gizabidetsuagoak eta gizarte moderno bati dagozkionak” bilatuz. Testuaren sinatzaileek diote “beharrezko eta zentzuzko” lege bat dela animaliekiko errespetua eta defentsa segurtasun handiagoz zaintzeko.

Legearen eremutik kanpo jarraitzen dute ingurumen naturaleko basa faunaren babesa zein kontserbazioa eta ehizaren, arrantzaren eta tauromakiaren erregulazioa, horiek araudi eta legeria bereziak baitituzte. Debekatu egiten dira, ordea, usakume-tiroen lehiaketak, animalien arteko borrokak, zirkuko ikuskizunak eta animaliekin egiten diren feria-atrakzioak (karruselak).

Proposamena erregistratu ondoren, Txarli Prieto legebiltzarkideak besteak beste zigorrak gogortu dituztela nabarmendu du, eta animaliari egiten zaion kaltearekiko proportzionalak izango dira. Kasu larrienetan, isuna 100.000 euroraino hel daiteke. Eta, horrez gain, kautelazko edo behin-behineko neurriak hartu ahalko dira animalia babesteko edo pertsonen osotasun fisikorako beharrezkoa denean.  “Gure gizartean, zoritxarrez, maiz ematen dira tratu txarrak, abandonua, beharrik gabeko mina edo arretan utzikeria. Animalien arduradunek animaliak izatearen erantzukizuna izatea nahi dugu, tratu egokia eta gizatiarra eman diezaiotela eta bete ditzatela animaliekin betebeharrak eta horiek bizitza osoan merezi dituzten zainketa eta arreta bereziak", adierazi du Luis Javier Telleria jeltzaleen bozeramailea alboan zuela.

NaEusko Jaurlaritzak legezko testu hori legegintzaldiko egutegian urtearen bigarren seihilekora igortzea aurreikusten zuen, baina bi taldeei baliagarria eta positiboa iruditu zaie pasa den legegintzaldian Elkarrekin Podemosek arlo horretan jorratu zuena. Izan ere, lege-proposamen bat aurkeztu zuen talde moreak gai horren gainean, eta sozialistek eta jeltzaleek hura hartu dute orain oinarritzat. Ñabardura garrantzitsu batekin: Elkarrekin Podemosek testua ez zuen gaia kudeatzen duten erakundeen esku utzi, aldundien eta Eudelen esku, alegia. Proposamen honek, aldiz, burutua du kontraste-lan hori.

Ekimena bultzatzen duten taldeek oposizioko talde guztien lankidetzarekin kontatzea espero dute, eta horien guztien “erantzukizunarekin, zorroztasunarekin eta seriotasunarekin" kontatzea espero dute legerik onena adostu, negoziatu eta ixteko. “Gure prestutasuna zintzoa da eta akordio on batera iritsi ahalko garela uste dugu, badagoelako batzen gaituen zerbait sendoa: animalien ongizatea eta babesa ziurtatzea, krudelkeria eta tratu txarreko egoerak saihestuz", adierazi dute aho batez bi legebiltzarkideek.

Zero sakrifizioa eta eutanasia

Araudi berriak betebehar eta debeku orokor batzuk jasotzen ditu animaliaren titular edo arduradunentzat, bai eta animaliaren zainketaz arduratzen diren erakundeentzat ere. Berritasun gisa, azpimarragarria da harrera-zentroetan dauden animaliak hiltzeko ezartzen den debekua, “edozein dela ere horietan sartu zirenetik daramaten denbora. Abereen osasunarengatik edo osasun publikoaren arrazoiengatik edo ingurumen-segurtasunagatik bakarrik hil ahal izango da animalia bat, aurretik albaitariaren txostena jasota. Era berean, animalien eutanasia ezartzen da, baina hori gaixotasun edo gaitz sendaezina edo mina eragiten dioten gaixotasunak dituzten animaliei bakarrik aplikatu ahalko zaie, betiere albaitari batek aginduta eta haren ardurapean. “Ezingo da egin gaixotasuna sendagarria denean”.

Animalien salerosketa

Legearen artikuluetan jasotzen denaren arabera, baimendutako merkataritza-helburuak dituzten establezimenduen titularrek bakarrik egin ahal izango dute animalien salerosketa, eta debekatuta egongo da partikularrek salerostea. Debekatuta egongo da, halaber, bizirik diren animaliak erakusleihoetan erakustea. Zentro horietan, txakurrak eta katuak saltzeko katalogoak edo antzeko bitartekoak erabiliko dira, eta ez da beharrezkoa izango animaliak bertan egotea. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak esterilizatu egin beharko dira, eta berariazko administrazio-lizentzia beharko da horiek edukitzeko.

Animaliaren identifikazioa

Galdutako, abandonatutako edo lapurtutako animaliak errazago aurkitzeko, titularrak behartuta egongo dira animalia horiek identifikatu eta erregistroan inskribatzera (AIEO, lagun egiteko animaliak identifikatzeko erregistro orokorra), jaiotzen denetik bi hilabeteko epean, edo titulartasuna erosi edo aldatzen denetik hamar eguneko epean. Animaliaren heriotzaren berri ere eman beharko dute. Bestalde, legedi honen arau-hausleei buruzko informazio-atal bat sortuko da.

Lege hau indarrean sartu eta gehienez ere urtebeteko epean argitaratuko da Abereen Ongizaterako eta Babeserako Erakunde arteko Kontseilua sortzen duen dekretua, zeinaren helburu nagusia izango baita erakunde eskudunen arteko lankidetza bultzatu eta pertsonen eta animalien arteko tratu ona eta bizikidetza sustatzea.