Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   EZ LEGE PROPOSAMENA

Legez Besteko Proposamena aurkezten dute, Osoko Bilkurak eztabaidatu dezan, Doako Justiziarako eta Ofiziozko Txandarako Eskubidearen defentsan, Ofiziozko Txandak BEZ ordaintzeko betebeharra ezartzen duen Tributuen Zuzendaritza Orokorraren irizpidearen kontra.

Behean sinatzen duten talde parlamentariek honako Legez Besteko Proposamena aurkezten dute, Osoko Bilkurak eztabaidatu dezan, Doako Justiziarako eta Ofiziozko Txandarako Eskubidearen defentsan, Ofiziozko Txandak BEZ ordaintzeko betebeharra ezartzen duen Tributuen Zuzendaritza Orokorraren irizpidearen kontra.

ZIOA:

Doako justiziaren onura urtarrilaren 10eko 1/1996 Legeak, doako asistentzia juridikoari buruzkoak, bermatutako eskubidea da. Bere marko konstituzionala Espainiar Konstituzioaren benetako babes judizialari buruzko 24.1 artikuluaren babesean ezartzen du.

Onura hori da erraminta bakarra, berdintasun egoeran eman dadin Justiziarako sarbidea, oinarrizko zerbitzu publiko gisa, eta konstituzionalki aitortutako eskubide gisa bermatzen du benetako babes judiziala.

Berriki, 2017ko Urtarrilaren 26an, egindako kontsulta lotesle batean, Tributuen Zuzendaritza Nagusiak aldatu egin zituen 1986tik ezarritako irizpideak, eta BEZ zergapean jarri zituen Ofiziozko Txandak izendatutako profesionalak, doako asistentzia juridikorako eskubidea duten onuradunen defentsarako.

Irizpide-aldaketa hori Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2016ko uztaileko Sententzia batez arrazoitzen da, Belgikako Konstituzio Auzitegiak planteatutako galdera aurrejudizial baten ondorioz.

Ordurarte, Tributuen Zuzendaritza Nagusiak ez zuen BEZ aplikatzerik ikusten, horretarako eskubidea zutenen onuradunei ofizioz izendatutako profesionalentzat, bere halabeharrezko eta doako izaera zela eta. Hori dela eta, Administrazioak dirulaguntza bat ordaintzen zien profesionalei, baina ez ordainsariak bere horretan.

Uler daiteke interpretazio-aldaketa horrek aurrez aurre talka egiten duela Doako Laguntza Juridikorako Legearen 6.3 artikuluarekin. Izan ere, doako laguntza juridikorako eskubidearen ordain gisa ezartzen baitu “abokatuak eta prokuradoreak doan defendatzea eta ordezkatzea”. Hori dela eta, okerrekoa eta aplikaezina litzateke, hartzaileak BEZ ordaindu beharreko momentuan izendatutako profesionalek emandako zerbitzuengatik, zerbitzuak doakoa izateari utziko bailioke.

Horregatik guztiagatik, behean sinatzen duten Talde Parlamentariek honako Legez besteko Proposamena aurkezten dute, OSOKO BILKURAK eztabaidatu dezan:

1.- Eusko Legebiltzarrak bere babes osoa erakusten die Ofiziozko Txandari eta Doako Laguntza Juridikorako Eskubideari, dagozkien baliabide ekonomikoak eta pertsonalak jaso behar dituztenak erabat indarrean egon eta eraginkorrak izan daitezen.

2.- Eusko Legebiltzarrak babestu egiten ditu Abokatutzako eta Prokuradoretzako profesionalen Elkargoetatik aurrera eramandako neurriak, Tributoen Zuzendaritza Nagusiaren irizpideak aldaraztera bideratutakoak, orain BEZera lotua izendatzen dituztenak Ofiziozko Txanda. Interpretazio horrek kaltetu egiten ditu Doako Laguntza Juridikorako eskubiderako sarbidea behar duten pertsonak; eskubide horrek zaintzen baitu babesgabetasunik gabeko benetako laguntza judizialerako eskubide konstituzionala.

3.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio berehala egin ditzala beharrezko jarduerak, doako laguntza juridikorako eskubidea duten onuradunen abokatu eta prokuratzaileen zerbitzuek BEZ gabe jarraitu dezaten. Horretarako, manten dezala finkatutako irizpidea, zeinaren bidez ofiziozko txandari Estatuko aurrekontu orokorren gain ordaintzen zaion diruak ez duten ordainsari edo konpentsazio izaerarik, urtarrilaren 10eko Doako Laguntza Juridikoaren 1/1996 Legeko 37. Artikuluak jasotzen duen bezala.