partekatu
• LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA
Legez Besteko proposamen hau aurkezten dute lan kontratu mugagabea duten erlijio irakasleen egungo kolektiboari buruz Hezkuntza Batzordean eztabaida dadin. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako Legez Besteko proposamen hau aurkezten dute lan kontratu mugagabea duten erlijio irakasleen egungo kolektiboari buruz Hezkuntza Batzordean eztabaida dadin. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira.
ZIOA
Talde sinatzaileek, Euskadin lan kontratu mugagabea duten erlijio irakasleen ordezkari diren sindikatuek eskatu eta proposatuta, ELA, UGT, CCOO y LSB-USO, honako Legez Besteko proposamen hau aurkezten dute:
Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio langileen ordezkariekin izaten ari den negoziazioan beharrezko neurriak har ditzala, Hezkuntza alorrean dauden lege anitzek ez dezaten lanpostu-galerarik ekarri kontratu mugagabea duten erlijio irakasleen egungo kolektibo zehatzarentzat.