Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2022ko Aurrekontuak

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak %11,4 igoko du bere aurrekontua, 564,4 milioi euroraino iritsiz

Garraioak atalak 365,7 milioi euro izango ditu, eta trenbide-azpiegitura hobetzera, hiriko garraio-eskaintza handitzera eta euskal Y-a garatzera zuzenduko du

Etxebizitzak 266,6 milioi euro izango ditu alokairu sozialeko 1.450 etxebizitza eraikitzen hasteko, Biziguneren bitartez 7.600 etxebizitza huts mugiarazteko –jabeei kanona igotzen zaie– eta alokairuaren ordainketan laguntzeko, %10 igotzen baita

1. argazkia
Iñaki Arriola, Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes | Foto: Parlamento Vasco

Auzo kalteberen hiri-berroneratze integrala areagotu egingo da 6 udalerri berrirekin eta 11 milioi eurorekin Iñaki Arriola sozialistak zuzentzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren aurrekontua 564,4 milioi eurokoa izango da 2022an, aurreko urtean baino %11,4 handiago. Zenbateko hori, zehazki, sailak legegintzaldi honetarako dituen hiru ardatz estrategikoetan sakontzera zuzenduko da: lurraldearen berrikuntza, berroneratze eta egokitzapen jasangarria; etxebizitza baten beharra duten pertsonei erantzun integrala bermatzea; eta, mugikortasun jasangarria, segurua eta herritar guztientzat irisgarria izango dena sustatzea. Arriolak gidatzen duen saila izango da bigarren inbertitzaileena Eusko Jaurlaritzan, eta gizarte eta ingurumen jasangarritasuna sustatzeko egingo du lan, lurralde plangintzaren, etxebizitzaren eta mugikortasunaren bidez gizarteko eta lurraldeko desberdintasunak murriztearen aldeko apustu eginez.

🎙️ @iarriolal

"Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 564,4 milioi euroraino igotzen du bere #aurrekontua, %11,4 gehiago”

⏩ #KonponbideenGobernua pic.twitter.com/ZnQc9TkdiP

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 3, 2021

Termino absolutuetan, Garraio arloak izango du pisurik handiena, 365,7 milioi euro, eta Etxebizitzak, berriz, 266,6 milioi euro izango ditu, bere sozietate publikoen (Alokabide eta Visesa) aurrekontuak gehitu ondoren. Lurralde Plangintza arloak, bere aldetik, 19 milioi euro kudeatuko ditu.

Lurralde Plangintza arloan, hiri-berroneratzera zuzendutako aurrekontua 11 milioi eurora heltzen da, eta programan jada sartuta dauden bost auzoei (Otxarkoaga, Bilbon; Txonta, Eibarren; Aramotz, Durangon, Basaundi Bailara, Lasarte-Orian; eta Andonaegi, Pasaian) beste sei udalerri gehituko zaizkie: Abanto-Zierbena, Portugalete, Santurtzi, Trapagaran, Amurrio eta Urduña, Laudioren parte-hartzea baieztatzeko zain den bitartean.

Etxebizitza arlora zuzendutako sailaren aurrekontua, berriz, 171,7 milioi eurokoa izango da 2022an, 2021ean baino hamar milioi gehiago, eta alokairua, etxebizitzarako eskubide subjektiboa eta prestazioen kudeaketan etapa berri bat sustatuko dira. Etxebizitzarako aurrekontu bateratua, Visesa eta Alokabide sozietate publikoak ere barne hartzen dituena, 266,6 milioi eurokoa izango da.

Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023 egitasmoak, datozen asteetan Legebiltzarrean aurkeztu eta eztabaidatuko denak, hiru ardatzetan biltzen du estrategia:

  1. 2022an urratsik garrantzitsuenetakoa ematea espero da Etxebizitza Legearen garapenean. Ekitaldi amaieran 10.000 etxebizitzak Eskubide Subjektiboa aitortua izatea espero da. Eskubide hori alokairuko etxebizitzak –Alokabidek kudeatuak eta Bizigunek hartuak– esleituz edo eraikuntza berrikoekin gauzatuko da, eta baita etxebizitzarako prestazio ekonomikoa (EPE) ordainduz ere. EPEa eta DSBEri lotutako etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) gehituz, Eusko Jaurlaritzak 29.000 bizikidetza-unitateri emango dizkie laguntzak. Horiek guztiek hamarkada batean lehen aldiz igota ikusiko dute bi prestazioen zenbatekoa, eta egungo hileko 250 eurotik hileko 275 eurora pasatuko da (%10eko igoera).
  2. Alokairuko eskaintza publikoa handitzea. Saila babes ofizialeko 1.450 etxebizitza nahiz alokairuko zuzkidura-bizitoki hasiko da eraikitzen, eta eraikitzen ari diren 2.237 etxebizitzei gehituko zaizkie. Horrez gain, hutsik dauden partikularren etxebizitzen mugiaraztea sustatzen jarraituko du, Bizigune edo ASAP bezalako programetarako aukerarekin. Bizigunek hartutako 7.600 etxebizitza izango ditu 2022 amaieran, eta horretarako 34,8 milioi euroko errekorreko ekarpena egingo dio Alokabideri. Hutsik dauden pisuak uzten dituzten jabeei eman beharreko gehieneko kanona, bere aldetik, 600 eurotik 650 eurora pasatzen da hilean.

Gazteen emantzipazioa bultzatzeko etxebizitza pribatuen parkeko alokairua ordaintzen lagunduz, Gaztelagun laguntza ere 250 eurotik 275 eurora igoko da hilean. Programa Eusko Jaurlaritzaren egiturazkoa izatera igaroko da, eta hileko laguntza handitzeaz gain zabaldu egingo da eskatzaileen kopurua ere, gehieneko errenta igo delako. 3.500 gazterengana iritsiko da 2022an, 8 milioi eurorekin. Horrez gainera, %40rainoko kupoak ezartzen dira gazteentzat babestutako etxebizitzetan, zuzkidura-bizitokietan eta baita partikularrek Biziguneri utzitako etxebizitzetan ere. 

  1. Etxebizitza eta eraikinen birgaitzea bihurtzea eraginkortasun energetikorako eta klima aldaketaren kontrako borrokarako tresna. Laguntzek bultzada eman nahi diote birgaitzeari, eta datorren urtean euskal parke osoaren %2,5eko ratioa lortu nahi da birgaitutako eraikinetan, urte anitzeko 39 milioi euroko zuzkidurarekin, Europako funtsak kontatu gabe. 4.225 eraikin birgaitu nahi dira (26.195 etxebizitza) diru-laguntza eta mailegu bidez, irisgarritasuna hobetu nahi zaie 5.100 etxebizitzari 820 igogailu jarrita, eta 2.155 eraikinetan (12.600 etxebizitza) birgaitze integral eraginkorreko proiektuak burutuko dira.

Garraioak atalak 365,7 milioi euroko aurrekontua izango du guztira. Garraio Plangintzako Zuzendaritzak 97 milioi erabili ahalko ditu. Horietatik gehienak, 91 milioi, Euskotrenera zuzentzen da. Merkantzia eta pertsonen garraioa garatzera, berriz, 3,4 milioi zuzenduko dira, eta horietatik 2,4 milioi Euskadiko, Gipuzkoako eta Arabako garraio-agintaritzak sustatzera bideratuko dira, eta baita ordainketa-tituluen elkarreragingarritasunerako ere.

Euskotren-Ferrocarriles Vascos sozietate publikoak 107,8 milioi euroko aurrekontua izango du guztira, eta Bilboko eta Gasteizko tranbiarako plantillak kontratatu eta trebatzea aurreikusten da, eta 4 tren-unitateren kontratazioa Donostialdean Topoaren lur azpiko saihesbidea zerbitzuan jartzeko.

Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak 212,4 milioi euro izango ditu. Kopuru horri 48,2 milioi euroko kudeaketa-gomendioak gehitu behar zaizkio trenbide-sare berria sustatzeko, eta beste 8,1 milioi euro Hegoaldeko Trenbide Saihesbiderako. Era horretan, 268,7 milioi euro dira guztira.

Hauek dira Zuzendaritza horren jarduera nagusiak:

  1. Trenbide-azpiegitura hobetzea, 129 milioi eurorekin: Topoaren Lurpeko Pasantea Donostian (25,3 milioi); Altza-Galtzaraborda tartea (17,6 milioi); Zarauzko geltoki berria eta San Pelaioko geralekua (5,9 milioi); trenbide berritzeak (8,6 milioi); geltokiak, azpiegiturak eta segurtasuna oro har hobetzea (4,6 milioi); eta, transferitutako lineen hobekuntza (3,9 milioi). Europako funtsak berresten direnean, Eibar-Azitaingo lanak lizitatuko dira.
  2. Hiri-garraioaren barruan trenbide-eskaintza handitzea, tranbiaren azpiegitura garatu, egokitu eta hobetzeko beharrezkoak diren jarduketen bidez, 14,2 milioi eurorekin. Hor sartzen dira Gasteizko tranbia Salburua auzora luzatzea (13,5 milioi euro) eta Bilboko tranbia Atxuri-Bolueta tartera zabaltzea (0,7 milioi euro). Tranbia-sistemen hedapenei buruzko informazio-azterketak amaituko dira Bilbon (Zorrotzaurre, kotxetegi berriak eta tranbia-eraztunaren itxiera) eta Gasteizen (Zabalgana eta kotxetegi berriak). Era berean, 260.000 euro bideratuko dira Donostian autobus elektriko adimenduna jartzeko. Leioan urratsak emango dira garraio elektrikoko sistema bat sortzeko Udalarekin elkarlanean Leioa-UPV/EHU linearako. Gasteizerako, berriz, 3,8 milioiko erreserba egin da 2022an linea guztia elektrifikatuta egon dadin.
  3. Metro-sarearen garraio-zerbitzua bermatzea erakunde eskudunekin elkarlanean. 66,8 milioi euroko aurrekontua izango du. Partida nagusia Bilboko Metroa kudeatzen duen Bizkaiko Garraio Partzuergoarentzako ekarpena da (61 milioi euro). Horrez gain, 4. eta 5. lineak garatzen jarraituko da.
  4. Euskal Trenbide Sare Berriak 51,9 milioi euroko aurrekontua izango du aurrera egiteko; horietatik 48,2 milioi Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen duen Estatuaren mandatua kudeatzeko kredituak izango dira, eta 3,7 milioi finantzaketa propiokoak. Euskal Y-aren jarduketa nagusien artean, 2022an aurrera egingo da Hernani-Astigarraga tartean, Atotxako estazioan eta Ezkio-Itsasoko geltokian, eta Astigarragako geralekuko obrak lizitatuko dira.
  5. Trenbide bidezko salgaien garraioa eta portuetako konektagarritasuna sustatzea. 8,2 milioirekin, jarduketak Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen zenbait tarteren eraikuntza-proiektuak lizitatzera zuzenduko dira. Era berean, aurrera egingo da Pasaiako portuaren konexioan eta Lezoko eta Jundizko plataforma logistikoetan.