Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GEHITZEKO ZUZENKETA

2023 -2026ko Unibersitate Sistemaren Plana

EH BILDUREN 10. EBAZPEN-PROPOSAMENAREN ETA EAJ ETA PSEren 11. EBAZPENAREN ARTEKO TRANSAKZIO-ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak beken berezko sistemak indartzeko eskatzen du, ikasle behartsuenen egoera sozioekonomikoa eta EAEko errealitate sozial eta ekonomikoaren barruko aukera-berdintasunerako politika oinarri hartuta lehentasun-irizpideak ezarriz, unibertsitate-ikasketetarako sarbidean berdintasuna modu erreal eta eraginkorrean bermatzeko, bai eta unibertsitateko graduko eta graduondoko ikasketen tasei eta prezio publikoei eusteko politika indartzeko ere, eta, bereziki, unibertsitate-master ofizialetako kredituaren kostua murrizteko.


EH BILDUREN 21. ETA 22. EBAZPEN-PROPOSAMENAREN ETA EAJ ETA PSEren 2. EBAZPENAREN ARTEKO TRANSAKZIO-ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Euskal Unibertsitate Sistemaren eta beste unibertsitate-sistema bikain batzuen arteko lankidetza areagotzeko eskatzen du, bereziki Europan eta, bereziki, Euskadi-Nafarroa-Akitania Berria-Euroeskualdearen bitartez, euskararen eta euskal kulturaren inguruan jarduteko ildoak bultzatuz.