Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Alarma Egoera koronabirusagatik

Pedro Sánchez: “Elkartuta, aurrera egingo dugu. Elkartuta, birusa garaituko dugu”

Gobernuak alarma egoera ezarri du 15 egunez. Horren arabera, Espainiako Gobernua izango da lurralde osoan Agintari Eskuduna eta murriztu egiten da herritarren zirkulazioa, beste neurri batzuen artean.

1. argazkia
El Presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, durante su comparencia para decretar el Estado de Alarma en España | Foto: Moncloa.

Gobernuak Errege Dekretu bat onartu du gaur, zeinaren bidez Alarma Egoera ezartzen den gaur gauetik aurrera 15 egunez lurralde nazional osoan, osasun publikoan koronabirusak eragindako larrialdi-egoerari aurre egiteko.

Gobernu Kontseiluaren ezohiko bileraren ondoren Moncloan egindako agerraldi batean, Gobernuko presidente Pedro Sánchezek honako hau adierazi zuen, guztiz sinetsirik: "Elkartuta, aurrera egingo dugu. Elkartuta, birusa garaituko dugu”. “Irabazi egingo dugun bataila da. Axola dena da zer prezio ordainduko dugun garaipen honengatik. Zenbat eta heriotza gehiago saihestu, zenbat eta gaixo eta gaixotasun-egun gutxiago izan, zenbat eta bizitza, ikasketa, lan eta aisialdi denbora gutxiago sakrifikatu behar izan, irmoagoa orduan garaipena" esan zuen.

 Alarma egoerak lurralde osoan izango du eragina 15 egunez. Gaurtik aurrera, Espainiako Gobernua izango da lurralde osoan Agintari Eskuduna. Errege Dekretua gaur gauean argitaratuko da BOEn eta berehala jarriko da indarrean.#EsteVirusLoParamosUnidos #Covid19 pic.twitter.com/48J6fHDzXv

— Pedro Sánchez (@sanchezcastejon) March 14, 2020

Sánchezek esan du “krisi sanitario, ekonomiko eta sozial baten aurrean” gaudela eta “bikaintasun zientifikorik handienarekin eta behar diren baliabide guztiekin” erantzun behar diogula. Eta “gure misio eta erabakimena gorenekoa da: espainiarrak babestu eta birusari gailentzea”, adierazi du. Horretarako, azaldu du Gobernuak alarma egoeraren mekanismo konstituzionala aktibatu duela, gaur gauean bertan indarrean sartuko dena, “lurralde nazional osoari eragiten dio 15 egunez, eta behar balitz luzatu egingo litzateke Diputatuen Kongresuaren baimenarekin”, erantsi du. Horren arabera, “Espainiako Gobernua da lurralde osoan Agintari Eskuduna”. Errege Dekretuaren neurri nagusiak onartutako Errege Dekretuaren bidez, agintari eskuordetu eskudunak izango dira, dagozkien erantzukizun arloetan, Defentsa, Barne, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda eta Osasun ministroak. Eta aurreko titularretako baten eskumenetan sartzen ez diren erantzukizun-arloetan, berriz, Osasun ministroa izango da agintari eskuordetu eskuduna. Presidenteak iragarri duenez, “Estatuaren Segurtasun Indar eta Gorputzak eratzen dituztenak, autonomia-erkidegoetako eta toki-korporazioetako polizia gorputz guztiak Barne ministroaren zuzeneko agindupean geratuko dira, eta baita babes zibileko zerbitzuak ere. Indar Armatuen jarduna ere izango dugu behar denean. Eta Armada ere prest dago horretarako”, azpimarratu du Sánchezek. Halaber, azaldu du pertsonak honako jarduera hauetarako soilik ibili ahal direla erabilera publikoko bideetan: elikagaiak, farmaziako produktuak eta premia biziko produktuak erosteko; osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joateko; lantokira joan eta etorri egiteko; adinekoei, adingabeei, mendekotasuna duten, desgaitasuna duten edo bereziki zaurgarriak diren pertsonei laguntzeko eta zaintzeko; finantza-erakundeetara eta aseguru-etxeetara joateko, edo ezinbesteko arrazoiengatik edo premiazko egoeragatik.

Bihar erkidegoetako presidenteekin bilduko nahiz bideo-konferentzia bidez #COVID19-ren aurrean koordinazioa bermatzeko. Administrazio publiko guztien ekintza bateratuarekin garaitu behar dugu birusa. Ez da aukerazkoa, geure betebeharra da.#EsteVirusLoParamosUnidos pic.twitter.com/JmlKNxdIiT

— Pedro Sánchez (@sanchezcastejon) March 14, 2020