Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Odón Elorza: “Aurrekontuek krisi hirukoitzari erantzuten diote, osasunekoari, sozialari eta ekonomikoari; ez dute aurreikusten murrizketarik herritarrentzat, ezta ere onurarik bankarentzat”

María Guijarro diputatuak nabarmendu du historian gastu sozial handien duten kontu publikoak direla

Daniel Senderosek Ingumeneko inbertsioak azpimarratu ditu Nerbioi Garaiko araztegiak eta Forondako aireportua martxan jartzearekin.

1. argazkia
Tontxu Rodríguez, María Guijarro, Daniel Senderos, Odón Elorza, Julia Liberal y Txema Oleaga, tras la rueda de prensa. | Foto: Socialistas Vascos

Odón Elorza PSOEren Gardentasun eta Demokrazia Parte-hartzailearen idazkari eta Gipuzkoatik diputatu denak azaldu du Estatuko Aurrekontu Orokorrak "ezohikoak" direla, larrialdiko egoera bati erantzun behar diotelako, eta pasa den astean Pedro Sánchezen Gobernuak aurkeztutakoak eta PPk aurkeztutako azkenak alderatu ditu, azpimarratuz ez dutela aurreikusten "murrizketarik eta sakrifiziorik herritarrentzat, ezta ere onurarik bankarentzat, 2018an gertatu zen moduan".

“Aurrekontu hauek irauli egiten dute Raxoiren Gobernuak aurreko krisiari aurre egiteko lortu nahi zituen eskema eta helburuak. Aurrekontu hauetan ez dago murrizketarik, bolumen oso garrantzitsua bideratzen da inbertsio publikoetara eta krisi hirukoitzari erantzuteko prestatu dira, hots, osasunekoari, sozialari eta ekonomikoari”, esan du.

Odón Elorza PSE-EEren diputatu eta senatariez inguratuta agertu da prentsaurrekoan, eta esan du Aurrekontu hauek ez daudela bananduta “Gobernuak gizarte-ezkutu bat eratzeko eta gizarteko sektore ahulenak eta autonomoak eta, oro har, enpresak bezalako sektore ekonomikoak babesteko garatzen aritu izan den politiketatik; aitzitik, jarraipena ematen die enpatia sozialeko laguntza eta estaldura politika horiei, ABEEkin edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerarekin gertatu legez".

🗣️@odonelorza2011

“#PGEdepaís-ek irauli egiten dituzte Raxoiren Aurrekontuek bilatzen zituzten eskema eta helburuak.
Ez dago murrizketarik, bolumen oso garrantzitsua bideratzen da inbertsio publikoetara krisi sanitario, sozial eta ekonomiko hirukoitzari erantzuteko"
⏩#ElGobiernoDeLasSoluciones pic.twitter.com/jenDWRqZCw

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) November 2, 2020

“Europatik susperraldirako eta erresilientziarako iritsiko diren funtsei leku egiten die, eta atea zabaltzen die espainiar produkzio-ereduak behar dituen egiturazko erreformei, Espainia berde, digital, berdinzaleago eta lurralde kohesionatuago baten ildotik”, azaldu du, jarraian “Osasun Ministerioarentzat aurreikusitako zenbatekoa 317 milioitik 3.400 milioi izatera heldu dela, 10 aldiz biderkatuz Covid-19aren pandemiari erantzuteko”, gaineratzeko.

María Guijarro Bizkaiko diputatuak, bere aldetik, esan du "gure herrialdean historian izan den gastu sozial handiena duen Aurrekontua" dela, eta "ehundaka mila etxeetara helduko direla pentsioen partidak, %0,9ko igoera horrekin, ikasleentzako bekekin, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerekin, mendekotasunerako laguntzekin edo zaintzarako amatasun edo aitatasunerako baimenekin”, eta udaletara indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko transferituko diren funtsak ere aipatu ditu.

🗣️ @danielsenderos 

"#PGEdepaís hauek erakusten dute @sanchezcastejon buru duen Espainiako Gobernuak #Araba-ko Lurralde Historikoarekin duen konpromisoa #KonponbideenGobernua pic.twitter.com/4qDWjS782d

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) November 2, 2020

Gobernuak Ingurumenarekin duen konpromisoak, Daniel Senderos arabar diputatuak azaldu duenez, ahalbidetuko du Nerbioi Garaiko araztegiak eraikitzea eta Ebro ibaia lurraldetik igarotzen den tartean hori garbi izateko eskaerari erantzutea. Senderosek honako beste proiektu hauek ere azpimarratu ditu: abiadura handiko trenaren konexioa AHTren Valladolid-Burgos-Gasteiz linearen bidez, euskal Y-az gain, eta Forondako aireportuan egingo den inbertsioa.

764 milioi euroko inbertsioa

Euskadirako aurreikus¡tako inbertsioa 764 milioi baino gehiagokoa da; horietatik, 570,6 milioi ohiko aurrekontu-kapitulurako dira eta 194 milioi ingurumen eta etxebizitza politikarako esleiturik daude, eta Europako Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoa deiturikotik datoz.

Pentsioen errebalorizazioak 571.402 euskal pentsionistei egingo die mesede. Pentsioak %0,9 igoko dira, 10.183 milioi euro, eta igoerak 560.003 euskaldunei egingo die mesede. Kotizatu gabekoen pentisoak %1,8 igotzen dira, eta 68 milioi euroko zuzkidura dute 11.400 euskaldunen mesederako.

Jaiotzagatiko prestazioaren euskal onuradunek 160 milioi euro baino gehiago jasoko dituzte 2021ean, eta 54 milioi adingabekoa den edo desgaitasuna duen norbait kargura izateagatiko familia-prestazioen onuradunentzat izango dira. Euskadi izango da Mendekotasuna zuzkidura 600 eurotan igotzearen onuraduna, 2021ean 2.354 milioiraino iristeko. Guztiaren %4,5 jaso zuen Euskadik 2020an.

Zainketaren ekonomia sustatzera eta Ongizate Estatua sendotzera zuzendutako 750 milioi eurotatik, 33 milioi euro izango dira Euskadirako. 11.600 euskal herritar izango dira amatasun eta aitatasun baimenen onuradun, bientzako prestazioak berdindu eta gero. Bekak ere igo egingo dira, 4,32 milioi euroko inbertsioa eginez.

Beste zifra batzuen artean, 1,8 milioi izango dira laguntzarik ez duten adingabekoen arretarako, eta 28 milioi zaintzaileen Gizarte Segurantzaren ordainketarako. Gobernu honek berreskuratu du kotizazio hori. Gazte Batek Lana Talka Planak 23.900 euskaldunei egingo die mesede, 25 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin, eta genero indarkeriaren aurka egiteko izango dira udalentzako funtsen beste 5 milioi euro.

Inbertsioa, guztira, 570,6 milioi eurokoa da, %8,3 gehiago 2019 Aurrekontu proiektukoa baino. Horri Europako funtsetako beste 194 milioi euro gehitu behar zaizkie. 570,6 euro horietatik, 410,5 milioi trenbide azpiegiturei dagozkie, 69 milioi portuetako azpiegiturei eta 25 milioi aireportuetako ekipamenduei.

Ekonomiaren modernizaziorako kapitulu horretan, azpimarratzekoak dira trantsizio ekologikoaren jardueratara zuzenduko diren 120 milioi, Zerbitzu Publikoaren Betebehartzat deklaratutako trenbide-zerbitzuen finantzaziorako 84 milioi, eta inbertsioaren zifrarik handiena, alegia abiadura handiko euskal Y-rako, 294,05 milioi, hain zuzen.

Uraren kalitaterako, saneamendura zuzendutako programa 26,3 milioi eurotan gehitzen da. Pasaiako porturako inbertsioa 1,3 milioi eurokoa da, eta Euskadiko aireportuena 8,9 milioi, guztira 26,7 milioiraino iristeko.  

Kontzertuaren Legean aurreikusita den moduan Euskadin egin beharreko inbertsio multzoaren finantzaziorako, Garraio Ministerioak 58,08 milioi bideratuko ditu, hots, 1,44 milioi gehiago 2019ko proiektuan aurreikusita zegoen baino. Garrantzitsuak dira Europako funtsetatik datozen 67 milioiak ere etxebizitza eta eraikin publikoen zaharberritzerako; horren onurek 32.600 etxe ingururi eragingo die.