Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Koalizio-gobernua Euskadin

Mikel Torres, Susana Garcia Chueca, Javier Hurtado, Denis Itxaso eta Maria Jesus San Jose, Eusko Jaurlaritza berriaren lehendakariorde eta sailburu sozialistak

1. argazkia

Eskarmentua, erakundeak eta kudeaketa ezagutzea, eta sozialisten balio eta printzipioekin konpromisoa dira, beste batzuen artean, hurrengo Eusko Jaurlaritzako sailburu sozialisten –Mikel Torres, Susana Garcia Chueca, Javier Hurtado, Denis Itxaso eta Maria Jesus San Jose– ezaugarriak. Sailburuek datorren asteartean egingo dute bere karguen zina Ajuria Enean eta lehen Gobernu Kontseilua egingo dute EAJko hamar sailburuekin eta Imanol Pradales lehendakariarekin batera, zeinak gaur hartu baitu bere kargua Gernikan.

Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu izango da. Sailak eskumen gehiago izango ditu ekonomiaren arloa ere bere gain hartuta, plangintza eta azterlanen eta Europako funtsen kudeaketaren eginkizunekin. Susana Garcia Chueca gipuzkoarrak helduko dio Mugikortasun Jasangarriaren Sailetik –izen berri hori du sailak– aldirietako linea-zerbitzuei, eta maila handiko proiektu estrategikoekin jarraituko du, hala nola Donostialdeko Metroa edo arabar hiriburuan tranbia ezartzea, eta AHTren Bilboko eta Gasteizko sarreren kudeaketa-mandatuak, Bilboko Metroaren 5. linea edo Donostiako geralekua amaitzea.

Javier Hurtadorentzat erronka berri bat da Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko buru bezala dagoeneko ezagunak zaizkion erantzukizunetan, baina horregatik ez dira, ordea, exijentzia gutxiagoko erantzukizunak izango, arlo ekonomikoan gorakadan diren azpisektoreek eta begirunezko bizikidetza lortzeko eta tokiko merkataritza eta kontsumitzaileen eskubideak sustatzeko premiak bultzatuta. Denis Itxasok erronkarik interesgarrienetako bati heltzen dio Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailean, hots, etxebizitza bat izateko aukera errazteko Euskadiko eta Estatuko legeak uztartzea, batez ere belaunaldi gazteenentzat. Maria Jesus San Joseri, berriz, ez zaio inolaz ere ezezaguna Justizia eta Giza Eskubideak Saila, erantzukizun horien ardura izan baitzuen 2016-2020 legegintzaldian ere. Oraingo honetan, euskal espetxeak kudeatu eta memoriaren politika zuzendu beharko ditu, Justiziaren esparruaz gain.

Gernikan lehendakariaren kargua hartzeko ekitaldia amaitu ondoren –bertan izan da Maria Jesus Montero presidenteordea–, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia oso harro azaldu da Gobernuko Akordioarengatik, sozialisten aztarna nabarmena jasotzen duelako, eta Alderdi Sozialistak “euskal herritarren egunerokoan ezbairik gabe garrantzitsuak diren esparruetan duen pisu berezia” azpimarratu du.

“Gobernu horretan sozialistek dugun presentziarekin, zalantzarik gabe, bermatuta dago kudeaketa egokia eta, batik bat, Gobernu hori euskal herritarrei benetan axola dienera emanik egotea”, adierazi du ondoren, legegintzaldiari hasiera ematean den egonkortasuna azpimarratuz.

Gernikan izan dira PSE-EEko kargu instituzional nola organikoak, esaterako Miguel Angel Morales, Patxi Lopez, Jesus Eguiguren, Cristina Gonzalez, Jose Ignacio Asensio, Idoia Mendia, Maider Etxebarria, Iñaki Arriola, Alfonso Gil, Teresa Laespada, Sonia Perez, Jon Nogales, Marisol Garmendia, Susana Corcuera, Ekain Rico, Alberto Alonso, Aroa Jilete, Patricia Campelo, Maria Guijarro, Goyo Zurro, Txarli Prieto, Miguel Ángel Paez, Pau Blasi, Francisco Gonzalez, Nelida Santos, Miren Gallastegui, Alberto Alvarez eta Amaya Rebollo, beste batzuen artean, Denis Itxaso, Maria Jesus San Jose, Javier Hurtado eta lehendakariorde izango den Mikel Torresez gain.

Mikel Torres, bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua

(Portugalete, 1970) Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatetik, enpresen adarrean, Langileen Zuzendaritza eta Giza Baliabideak espezialitatean. Karrera akademiko hori BIC Bizkaia Ezkerraldearen Enplegu, Prestakuntza eta Proiektu Enpresarialen zuzendari eginkizunekin eta Sarrikoko Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialen Fakultatean irakasletzarekin osatu izan du.

Portugaleteko alkate izan da 2008tik 2024ra eta Bizkaiko PSE-EEren (PSOE) idazkari nagusia da 2014tik. Beste kargu batzuk ere bete izan ditu esparru publikoan, adibidez Bilboko Portuko Administrazio Kontseiluko kidea izan da, Garraio Partzuergoaren presidentea eta Bilboko Metroaren presidenteordea.

Denis Itxaso, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua

(Donostia, 1975) Zientzia Politikoetan eta Administrazioan lizentziatua UPV- EHUtik eta Enpresen Kudeaketa eta Administrazioan masterra. Espainiako Gobernuaren Euskadiko Ordezkaria izan da 2020tik 2024ra bitartean.

Bere ibilbide politikoan ingurumena, kultura, turismoa, garapenerako lankidetza, kirolak eta gazteriarekin lotutako arloak kudeatzen aritu izan da Donostiako Udalean (2003-2011). Horren ostean, kultura, kirola, turismo, gazteria eta lankidetzaren erantzukizunak eraman zituen bere gain Gipuzkoako Foru Aldundian (2015-2020).

Susana Garcia Chueca, Mugikortasun Jasangarriko sailburua

Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

Hainbat kargu eraman izan ditu PSE-EEren egituran, Gipuzkoako Exekutiboaren Gizarte Politika eta Berdintasunaren Idazkaritza (2022ra arte) eta, horren ostean, Azterlan eta Programen Idazkaritza barne.

Lanbide aldetik, berriz, enpresa pribatuan aritu zen 1995etik 1998ra bitartean, 1999an Donostiako Udalean Gizarte Ongizateko eta Berdintasuneko zinegotzi gisa politika instituzionalean hasi aurretik. 2003an Gipuzkoako Batzar Nagusietan hasi zen sozialisten ahaldun-batzarkide gisa, eta oraintxe arte aritu izan da hor. 2010ean, gainera, bere gain hartu zuen Ogasun zinegotzigoa.

Javier Hurtado, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua

Zuzenbidean eta Administrazioko Zientzia Politikoetan lizentziatua UAM Madrileko Unibertsitate Autonomotik. Parisko Sciences-Po Azterlan Politikoen Institutuan osatu zuen bere nazioarteko programa, eta praktika juridikoaren prestakuntza Arabako Abokatuen Elkargoko Praxedes Ochoa Praktika Juridikoko Eskolan egin zuen.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua da 2020tik, eta Lan eta Enpleguko Sailburutzaren eginkizunak ere hartu berriak ditu. 2019tik 2022ra bitartean, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren foru diputatu izan zen Arabako Foru Aldundian. 2009tik 2011ra bitartean, berriz, Espainiako Gobernuko Sustapen ministroaren Kabineteko zuzendari nagusi izan zen eta ADIF Estatuko Portuen Kontseilu Errektoreko eta Administrazio Kontseiluko kide.

Norberaren konturako abokatu gisa aritu izan da bere lanbide profesionalean, eta IUSLAB bulegoaren kanpo kolaboratzailea.

Maria Jesus San Jose, Justizia eta Giza Eskubideen sailburua

Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatetik. Egun, Eusko Jaurlaritzaren XIII. Legebiltzarreko legebiltzarkidea da, XII. Legebiltzarrean bezala, non Berdintasunaren, Justiziaren eta Giza Eskubideen Batzordeko kide gisa aritu baitzen.

2016tik 2020ra bitartean Justizia eta Laneko sailburu izan zen Eusko Jaurlaritzan, eta Arabako Foru Aldundiko Funtzio Publikoaren zuzendari izan zen horren aurretik. Eusko Legebiltzarreko Gobernu eta Harremanen Idazkaritzako zuzendari izan zen 2009tik 2012ra bitartean, eta esperientzia luzea metatua du Euskal Administrazioan lege aholkularitzako eta lan-harremanetako bitarteko funtzionario gisa, hamahiru urte eginez Justiziaren arloan.

Arabako PSE-EEren Exekutiboko kidea da, eta Berdintasunaren eta Memoria Demokratikoa eta Bizikidetzaren idazkaritzak ditu bertan.