Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

María Guijarro: “Euskadin 530.000 pentsio igoko dira aurten KPIarekin eta %3, berriz, kotizazio gabeko pentsioak”

Euskal diputatuak Pentsioen Errebalorizaziorako Legeak sistema publiko baten iraunkortasunerako egindako apustua nabarmendu du

Daniel Senderos diputatuaren esanetan, Elikadura Katearen Legeak Euskadiko nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearen zein ardogintza sektorearen eskariari erantzuten dio ekoizpenaren azpitik diren prezioak galaraziz.

1. argazkia
Senadores y diputados de los Socialistas Vascos Foto: Socialistas Vascos

María Guijarro euskal diputatuak azpimarratu du Euskadin 530.000 pentsiok KPIa igoko dutela aurten Pedro Sánchezen Gobernuak eta PSOEk bultzaturik pasa den ostegunen Diputatuen Kongresuan onartutako Errebalorizazioaren Legeari esker. Legea 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean Senatuaren oniritzia jaso ondoren. 

🎥 @Maritxu30: “530.000 pentsio igoko dira aurten #Euskadi-n KPIarekin eta %3, berriz, kotizazio gabeko pentsioak”

Euskal diputatuak Pentsioak Errebalorizatzeko Legearekin sistema publikoaren iraunkortasunaren alde egindako apustua azpimarratu du #Pensiones #Avanzamos_#PensionesAseguradas pic.twitter.com/0TitYPwAE3

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) December 3, 2021

“Pentsioak errebalorizatzeko lege berriarekin, pentsionista bakar batek ere ez du kezkatu beharrik izango bere pentsioa noiz igoko, ezta Euskadin ere. Euskadin 530.000 pentsio KPIarekin igotzea eta kotizazio gabeko pentsioak %3 igotzea bermatzen duen lege bat onartu dugu", azaldu du.

“Lege berriak indargabetu egiten du PPk 2013an ezarri zuen jasangarritasun-faktorea, eta Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa deritzana sartzen du pentsioen sistema publiko bat horren biziraupena arriskuan jarri gabe bermatzeko. Toledoko Itunaren akordioa eta Gobernuaren eta gizarte eragileen artean sinaturiko jasotzen dituen lege bat da.

Pentsioak murrizteko neoliberalismoaren aldean, sozialdemokraziak Ongizate Gizartearen alde egiten du. Banaketa jasangarri eta solidarioaren sistema unibertsal baten alde egiten du. Erretiroa hartutako guztien pentsioak, egungoenak eta orain gazteak direnenak, babestuago daude Gobernua lidergoan dela onartu den lege honekin. Azken batean, Euskadin ere martxan jartzen ditugu gure pentsioen sistema publikoa hobetzera, modernizatzera eta indartzera zuzendutako neurriak”, azaldu du María Guijarrok. 

Elikadura Katearen Legea

Dani Senderos euskal diputatuak, bere aldetik, poza adierazi du aste honetan Kongresuan beste arau bat onartu delako, hots, Elikadura Katearen Legearen aldaketa, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizleak babestu eta prezio egoki batzuk bermatu nahi dituena.

🎥 @danielsenderos: “ElikaduraKatearenLegea abangoardista da Europan eta #Euskadi-ko nekazaritza- eta abeltzantza-sektorearen zein ardogintza sektorearen eskari historikoari erantzuten dio, galerako salmentak debekatuz eta produkzio-kostuaren gainetik diren prezioak bermatuz" pic.twitter.com/y12RPaA9bE

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) December 3, 2021

“Lege abangoardista da Europan eta Euskadi-ko nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearen zein ardogintza sektorearen eskari historikoari erantzuten dio, galerako salmentak debekatuz eta produkzio-kostuaren gainetik diren prezioak bermatuz", adierazi du arabar diputatuak.

Senderosen ustetan, eskuinaren jarrera ez dator bat lehen mailako sektorearen beharrekin: “PPk zalaparta mediatikoaren alde egiten eta ziurgabetasunak sortzen jarraitzen du gure herriko nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorea eta ardogintza sektoreari laguntzeko lanean jardun beharrean. Zarata sortuz eta euren bizimoduaren gainean ziurgabetasuna areagotuz egiten du, gainera, erantzun politiko argirik eta babes instituzionalik eman gabe erakundeetako legeetan, sozialistek Kongresuan egin izan dugun moduan”, adierazi du, eta gaineratu du Euskal Sozialistek lanean jarraituko dutela “Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako nekazarien eta abeltzainen bizi-kalitatea hobetzearren”.