Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Nazionala

Euskal Sozialistek PSE-EEren VIII. Kongresu Arruntaren egutegia onartzeko prozesua jarri dute martxan

1. argazkia
Comisión Ejecutiva

Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboak eginiko azken bileran erabaki da Batzorde Nazionalerako hurrengo deialdia egitea, Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) abiaraziko duen kongresu-prozesua martxan jartzeko asmoz, bere Estatutuekin eta Kongresuen Erregelamendu Federalarekin bat etorriz.

Ekainaren 5eko Batzorde Nazionalak onartuko ditu, sozialisten zuzendaritzak proposatuta, Idazkaritza Nagusiaren titularra aukeratzeko oinarriak eta egutegia. Era berean, berak izango du PSE-EEren VIII. Kongresu Arrunta egiteko ardura. Euskal Sozialisten azken kongresu arrunta 2013ko otsailean egin zen. Ondoren, 2014ko irailean, PSE-EEk Ezohiko Kongresua egin zuen, eta bertan aukeratu zuten egungo zuzendaritza, gaur egungo idazkari nagusi Idoia Mendia buru zela.

Proposatutako egutegian, idazkari nagusia hautatzeko barne-hauteskundeen prozesua aurreikusi da. Uztailaren 9an amaituko da bozketa, baldin eta hautagai bat baino gehiago aurkezten badira. Euskadiko VIII. Kongresua, berriz, irailaren 30ean eta urriaren 1ean egingo da.

 

Egutegiaren proposamena

Datak

 

 

Batzorde Nazionala – Kongresurako deialdia

Ekainak 5

Hautagaitzak aurkeztea

Ekainak 19-20

Abalak jasotzea eta aurkeztea

Ekainak 19-28

Hautagaiak aldi baterako izendatzea

Ekainak 28

Errekurtsoak aurkeztea eta hautagaiak izendatzea

Ekainak 28-29

Informazio kanpaina

Ekainak 29-uztailak 8

Bozkatzeko eguna

Uztailak 9

Euskadiko VIII. Kongresua

Irailak 30-urriak 1