Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskal senatari sozialistek Euskadiko Autonomia Estatutua defendatuko dute Goi Ganberan eskuin muturrari aurre eginez

Tontxu Rodriguezek, PSOEk Goi Ganberan duen bozeramaile ondokoak eta Talde Parlamentario Sozialistako idazkari nagusiak, adierazi duenez, "Euskadiko herritarrek senatari sozialistengan dituzte autonomiaren defendatzaile sutsuenak eta erakundeetan eskuin muturraren aurrean oposizio irmoena egingo dutenak"

1. argazkia
Los senadores vascos Txema Oleaga, Julia Liberal y Tontxu Rodríguez

Tontxu Rodriguez, Julia Liberal eta Txema Oleaga euskal senatariek euren kredentzialak aurkeztu dituzte Goi Ganberan

Euskadiko senatari sozialistek euren kredentzialak aurkeztu dituzte gaur Goi Ganberan, eserlekuak eskuratu ahal izateko. Hauek dira senatariak: Tontxu Rodríguez, Eusko Legebiltzarrak izendatuta; Julia Liberal, Arabako senatari hautetsia; eta Txema Oleaga, Bizkaiko senatari hautetsia. Azken bi horiek berriz hautatuak izan dira euren barrutietan joan den azaroaren 10eko hauteskundeetan, eta guztiek datorren abenduaren 3an formalizatuko dute senatari izaera; egun horretan eratuko dira Gorte Nagusiak, eta XIV. legegintzaldiari emango zaio hasiera.

 Tontxu Rodríguezek, Goi Ganberan Talde Sozialistaren bozeramaile ondoko eta idazkari nagusi denak, esan du Euskadiko herritarrek senatari sozialistengan dituztela autonomiaren defendatzaile sutsuenak eta erakundeetan eskuin muturraren aurrean oposizio irmoena egingo dutenak. Horren haritik, Rodríguezek gogoratu du eskuin muturraren programak autonomien estatua ezabatzea jasotzen duela eta hiru senatari izango dituztela datorren legegintzaldian, baina “ez diegu onartuko eraso bakar bat ere egitea euskal autonomiari”.

“Sozialista, euskaldun eta senatari garen aldetik, egungo Gernikako Estatutuaren indarraldiari eusten diogu, eta, hori dela eta, Goi Ganberara eraman nahi dugu gure ikuspegia estatutu garapeneko politiken gainean.  Horrez gainera, gure tradizio autonomistarekin jarraituko dugu euskal gizartearen askatasun nahiari erantzuna emateko, eta konpromisoa hartzen dugu autonomien Espainiarekin, askatasunak, pluralismoa eta geure itun ekonomikoa defendatuz, zenbaitek zalantzan jartzen duten eta kritikatzen duten kontua izaki", esan du Rodríguezek.

Bestetik, euskal senatariak azaldu du datorren asteetan, Goi Ganbera eta talde parlamentarioak behin eratuak direnean, euskal senatari sozialistek osatutako lurralde-talde bat eratuko dela, “sozialistoi geure ahots propioa, eta lehen pertsonan, izateko aukera emango diguna”. Lurralde mailako talde horri esker, euskal senatari sozialistek aukera lukete Euskadiri bereziki eragiten dioten gaiei buruzko osoko eztabaida guztietan esku hartzeko, eta txanda propioa izango lukete gainera, Talde Parlamentario Sozialistak izan dezakeenaz gain.