• BERRIA
Berriak
partekatu
• Elkarrizketa Euskadi Irratiako Boulevard saioan
Idoia Mendia lehendakariordearen ustez, oposizioak "epe laburrerako estrategia politiko” bati heldu dio Aurrekontuen negoziazioan
PSE-EEren idazkari nagusiak “Euskadirekin eta Alderdi Sozialistarekin duen konpromisoa" adierazi du, baita konpromiso horrekin jarraitzeko nahia ere "proiektu hau erdizka ez uzteko"
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, oposizioko alderdietan "epe laburrerako estrategia politikoa” nagusitu da Aurrekontuei buruzko akordioak atzera botatzerakoan.
Euskadi Irratiako Boulevard programan Mendiak esan du “nahiko ulertezina” dela Eusko Legebiltzarrak bizi duen egoera, ikusita pandemiaren egungo inguruabarretan Espainiako edo Nafarroako gobernuek Podemos edo EH Bildu bezalako alderdien babesa nola lortu duten.
“Exekutibo horiek eta euskaldunak politika berberak daramatzate Aurrekontuetan, eta helburu berak bete nahi dituzte: pandemiaren aurka egitea, pertsonak salbatzea, herritarren osasuna zaintzea, enplegua sustatzea, oinarrizko zutabea baita, eta inor bere zoriari emanik ez uztea”, adierazi du.
Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu denak azpimarratu du Aurrekontu hauek enplegua izango dutela lehentasunen artean, Covid-19aren kontrako borrokaz gain. Idoia Mendia egoera ahulenean diren kolektiboen enplegua hobetzearen alde azaldu da. “Prekaritatearen aurka borrokatuko dugu eta akordioak bilatuko ditugu elkarrizketa sozialerako mahaietan”, adierazi du.
Mendiak adierazi du Eusko Jaurlaritzak “sindikatu guztiekin hitz egiteko” interesa duela eta horretarako dagoela Elkarrizketa Sozialerako Mahaia. Sindikatu zentralei dei egin zaiela ere gogoratu du, Exekutiboaren plan sektorialak edo estrategiak abian jartzen direnean “lagundu dezaten, ekarpenak egin ditzaten, iritzia eman dezaten eta eragin dezaten”, esan du. Eskua eta Elkarrizketa Mahaiko atea zabalik daude ELA eta LABentzat. Eurek badakite, halaxe hitz egin izan dugu bilera horietan”, zehaztu du.
PSE-EEren idazkari nagusiak, halaber, “Euskadirekin eta Alderdi Sozialistarekin duen konpromisoa" adierazi du, baita konpromiso horrekin jarraitzeko nahia ere "proiektu hau erdizka ez uzteko"
Ni erantzukizunagatik eta konpromisoagatik nago politikan. Konpromisoa dut #Euskadi-rekin, Alderdi Sozialistarekin eta buru naizen proiektuarekin.
Konpromiso horrekin jarraitu nahi dut.
Proiektu hau ezin dut erdizka utzi. pic.twitter.com/cHW7MExj4l
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) January 20, 2021
AKTUALITATEA
• BERRIA
Denis Itxaso: “EH Bildu se viste de izquierdas pero lo único que pesa en su estrategia política es el eterno conflicto soberanista con Madrid”
• BERRIA
Eneko Andueza: “Para gobernar Euskadi hace falta entender que es una sociedad plural y diversa y dedicar todas las políticas a garantizar esa pluralidad”
• BERRIA
Aroa Jilete: “Quieren hacer creer que solo es posible un gobierno nacionalista o independentista; no es así, los socialistas evitaremos un proces a la vasca”
• BERRIA
Eneko Andueza: “PNV y Bildu tienen una agenda oculta y no quieren desvelar si volverán a plantear la autodeterminación; Euskadi no quiere aventuras”
• BERRIA