Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen eta sailburu sozialisten kargu-jabetzea

Idoia Mendia lehendakariordeak elkarrizketa sozialaren alde egin du 2021eko Aurrekontuen “diseinuan asmatzeko”

Eusko Jaurlaritza berria osatzen duten kideen kargu-jabetzean, Idoia Mendiak DSBE eta Enpleguaren Euskal Sistema aldatzeko bere asmoa azaldu du zuzenduko duen Lan eta Enplegu sailburutzako lehentasun gisa

1. argazkia
La Vicelehendakari y consejera de Trabajo y Empleo, Idoia Mendia, atiende a los medios de comunicación en el Palacio de Ajuria Enea | Foto: Socialistas Vascos.

“Sindikatuei deitu behar diet, guztiei. Enpresariei deitu behar diet, guztion artean asma dezagun aurrekontu horien diseinuan, krisi honetatik irteteko oinarriak jartzen eta, noski, guztiak kontuan hartzen lagundu behar digutelako”.

Horixe iragarriz hasi da Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburu berriaren lehen mintzaldia, Gobernu Kontseiluko gainerako kideekin batera euren karguaren jabe egin ondoren. Mendiak azpimarratu du “gobernu plurala” dela, “une historiko batean krisi historiko bati aurre egin beharrean izango den Euskadi plural baten zerbitzura” egongo dena.

Mendia lehendakariordeak azpimarratu du “sindikatuekin, enpresariekin eta erakundeekin” elkarrizketa soziala izango dela bere Sailaren ardatzetako bat, eta sindikatu “guztiei” eta enpresariei deituko diela iragarri du bilera bat egin eta 2021eko aurrekontuen "diseinuan asmatu ahal izateko", hor ezarriko direlako "krisitik irteten hasteko oinarriak".

“Berriro Eusko Jaurlaritzaren parte izateaz harro” dagoela adierazi ondoren, berriz ere “herrialdea erreskatatzea, familia kaltetuenak, okerren pasatzen ari diren langileak erreskatatzea egokitzen den” une batean parte hartzen duela nabarmendu du.

“Ekonomia eta guztientzako enplegua berreskuratzeko eta, batik bat, eskuz esku egiteko, erakunde guztiekin eta euskal gizarte osoarekin egiteko erronkarekin heltzen diogu”, zehaztu du.

“Lehendakariak Enplegu eta Lan sailburu izateko eman didan erantzukizunarekin, nire lehen eginkizuna eragile sozial eta ekonomikoekin elkarrizketa eraikitzea izango da; elkarrizketa erakunde multzo osoarekin, politikak lerratu beharrean garelako, guztiok norabide berean egin behar dugulako lan, helburu berberekin Euskadi aurrera ateratzeko; eta, jakina, baita elkarrizketa alderdi guztiekin ere”, azaldu du.

Berrikuntzaren alde egingo duela ere esan du, “enplegu munduan konponbideak bilatzeko” helburuarekin, “mundu guztiak Euskadin lan egiteko aukera izan dezan”. “Krisiak eraldatzeko, berritzeko eta hobetzeko aukera gisa aprobetxatu behar ditugu”, erantsi du.

Mendiak adierazi du bere Sailean berdintasuna “funtsezko bektorea” izango dela, “ez bakarrik gizonen eta emakumeen artekoa, baita gazteentzako aukera berdintasuna ere, euren larruan pairatu baitute Covid-19aren krisiaren ondorioak, eta lana galdu duten 45 urtetik gorako gizon eta emakumeei ere” lagunduko zaiela. “Batzuek azken krisian galdu zuten, eta oraindik ez dute izan aukerarik berriro lan-merkatuari heltzeko”, gogoratu du.

 DSBE ETA LANBIDE

Horrez gainera, esan du “bi erronka garrantzitsu” hartzen dituela bere sailak: batetik, Euskal Enplegu Sistema aldatzea, eta hori "aurreratzeko" hitza eman du "lanik gabekoei erreparatu diezaion", Idoiaren ustez “horiek direlako Euskal Enplegu Sistemak izan behar duen helburu behinena”; eta, bestetik, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta aldatzea, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerarekin indexatuz”.

Mendiak euren erantzukizunetan ordezkatuko dituen sailburuek, hau da, Beatriz Artolazabalek (EAJ) eta María Jesús San Josék (PSE-EE) egindako lana eskertu du, eta esan du “erabakigarria izango dela Gobernuan sailen arteko lankidetza EAJ eta PSE alderdiek adostu duten gobernu-programa zehaztua betetzen arrakasta izateko".

Aldundiekin eta udalekin “lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko" konpromisoa ere hartu du, bere hitzetan “erakunde giltzarri direlako enpleguaren tokiko programak garatzen, urte asko daramatzatelarik lan ona burutzen”. “Ditugun baliabideak ahal dena optimizatu beharrean gara finkatu dugun helburua lortzeko, hots, Euskadi krisitik ateratzeko”, esanez eman dio amaiera mintzaldiari.

IÑAKI ARRIOLA

Iñaki Arriolak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburu denak, “eskura izan ditzakegun baliabide ekonomikoak euskal gizartearen zerbitzura ahalik hoberen erabiltzeko” hitza eman du. Garraioan “behin betiko bulkada eman nahi diogu euskal trenbide sareari, gure herritarrek lehenbailehen izan dezaten aukera tren-zerbitzu integratu, azkar eta jasangarriaz” gozatzeko, adierazi du.

Etxebizitza arloan, Arriolak aurrerapausoak eman nahi ditu 2015eko Legea betetzekopp, behar duten pertsona edo familia guztiek etxebizitza duin bat ukan dezaten alokairu egoki batekin. 

Eta Lurralde Plangintzan, berriz, Euskadi 2050 Hiri Agendaren helburuetan sakontzeko asmoa du lurralde antolakuntza, ingurumena babestea eta auzo kalteberen berroneratzearekin. “Badakit ez dela gauza erraza izango. Baina aurrera ateratzen saiatuko gara Saileko taldearen eta neronen ahalegin eta arduraldirik handienarekin”, esan du.

JAVIER HURTADO

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu berriak, Javier Hurtadok, bere lehen helburuen artean jarri du “#turismo seguru, jasangarri, arduratsu nola bikaina sustatzeko eta #merkataritza eta #ostalaritza bultzatzeko aliantza bat eratzea”. Haren hitzetan, “eraldakuntza digitala, berrikuntza eta modernizazioa, lanbide prestakuntza, joeren behaketa eta posizionamendua giltzarri dira horretarako".

“Horrez gain, kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko egingo dugu lan, #kontsumo arduratsua, informazioa eta prestakuntza sustatuz, arreta berezia jarrita kolektibo zaurgarrienetan. Eta enpresetan praktika onak sustatzeko eta bitartekaritzaren eta gatazka konponketaren prozedurak hobetzeko”, adierazi du.