Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Pilar Sanz de Pablo psikologoak gizarteak bere aniztasunagatik genero-indarkeriaren biktima direnak identifikatzeko duen zailtasunaz ohartarazi du

1. argazkia
La Secretaria de Igualdad del PSE-EE, Patricia Campelo, junto a la psicóloga y especialista en la lucha contra la violencia de género, Pilar Sanz de Pablo, y la Secretaria de Igualdad del PSE-EE de Álava, María Jesús San José | Foto: Socialistas Vascos

Pilar Sanz de Pablo psikologo eta genero-indarkeriaren aurkako borrokan espezialista denak genero indarkeriaren biktimen aniztasunari erreparatu dio eta ohartarazi du giza eskubide horren urraketa larriaren gainean dagoen kontakizun bakarrak zaildu egiten duela gizartearen erantzuna, ez dituelako erraztasunez aitortzen biktimak, ez datozelako bat jendeak barneraturik dituen estereotipoekin. Eta azaldu du ez dela pentsatzen adinean sartua den emakume bat edo baliabide ekonomikoak dituen haur edo pertsona bat biktima izan daitekeenik, ez direlako egokitzen ohikotzat jotzen diren profiletara.

“Pixkanaka gora doan genero-indarkeria zailagoa da hautematen sexu-eraso bortitz bat baino, igel egosiaren sindromearekin gertatzen den bezala, ur irakinetan eroriz gero jauzi egiten baitu, baina azkenean hil egiten da tenperatura pixkanaka igotzen bada”, esan du.

Patricia Campelok zuzentzen duen PSE-EEren Berdintasuneko Idazkaritzak antolatutako jardunaldian hartu du parte Pilar Sanz de Pablok, A25 Emakumearen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira antolatzen diren jardueren barruan. Topaketan, biktimaren eskura dauden baliabideen (Justizia, polizia, gizarte-zerbitzuak, osasungintza, etxebizitza…) erantzunaren konplexutasuna azpimarratu du, eta nola den funtsezkoa biktimak bide-orri bat ezartzea indarkeria egoeratik irteteko eta aldaketa horretan biktima lagundurik sentitzea.

PSE-EEren Berdintasuneko idazkariak, Patricia Campelok, gogoratu du indarkeria matxista dela “muturreko desberdintasunaren eta gizonen emakumeenganako botere-harremanen adierazpidea, emakumeak presente dauden eremu ezberdinak zeharkatzen dituen egiturazko egoera bat izaki”. Campeloren esanetan, azken urteotako aurrerapenen artean dago gizarteak onartu izana genero-indarkeria giza eskubideen urraketa larria dela eta indarkeria hori eremu pribatuko kontu bat dela dioen paradigma gainditu izana.

Egoera horrek gaia agenda politiko eta instituzionaletan egotera behartu izan du, eta Indarkeria Matxistaren kontrako Ituna bezalako akordioak eta emakumeak babesten dituen legeria bat sortu izan ditu, Alderdi Sozialistaren konpromiso oso irmoarekin. Berdintasuneko idazkariaren arabera, “Soilik bai da bai Legea” bezala ezagutzen dena mugarri bat da araudien panoramaren barruan, zigorrak jaistearen inguruan sortu den hika-mika gorabehera.

Arabako PSE-EEren Berdintasuneko idazkariak, Maria Jesus San Josek, bere aldetik, adierazi du “betebehar demokratiko” bat dela genero-indarkeriaren kontrako borroka, eta gizarte batentzat onartezina dela emakumeen segurtasuna eta bizitza arriskuan jartzea, eskuinak eta eskuin muturrak egiten duten bezala, “onartezina beldurrarekin bizitzea”. Eta esan du sozialistak konprometituta daudela “zero indarkeriarekin” eta “gizarte guztiz berdinzalearekin eta indarkeria matxistetarik libre denarekin”.

Jardunaldian izan dira, besteak beste, Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEren idazkari nagusi eta ahaldun nagusiordea, Maider Etxebarria Gasteizko alkateordea, Gloria Sanchez legebiltzarkide eta PSE-EEren Exekutiboko mahaikidea, Javier Hurtado sailburua, Txarli Prieto Eusko Legebiltzarreko presidenteordea eta Alberto Alonso legebiltzarkidea, erakundeetako ordezkaritza zabal batez gain.