Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Betearazle telematikoa

PSE-EEren Exekutiboak azpimarratu du betebehar bat dela Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko lankidetza, are gehiago pandemiaren aurrean

Urkulluren eta Sanchezen arteko bileraren ondoren, Idoia Mendia idazkari nagusi eta lehendakariordeak nabarmendu du ugariak direla bi exekutiboen arteko adostasunak, eta desadostasunei erakundezko errespetutik heltzen zaiela
Euskal Sozialistek 2021aren lehen seihilekoan ospatuko dute Euskadiko Alderdi Sozialistaren 135 urteak

1. argazkia
El Presidente del PSE-EE, Iñaki Arriola, la Vicelehendakari y Secretaria Genral del PSE-EE, Idoia Mendia, y el Secretario de ORganización del PSE-EE, Miguel Ángel Morales, en la Comisión Ejecutiva telemática que los Socialistas Vascos hemos celebrado esta tarde en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos.

Gaur arratsaldean egindako bileraren ondoren, Euskadiko Batzorde Betearazleak azpimarratu du Covid-19aren pandemiak kogobernantzaren eta erakundeen arteko lankidetzaren aldeko konpromiso tinkoa eskatzen diela ordezkari publikoei. Bi horiek edozein inguruabarretan sendo sustraitu beharreko terminoak baldin badira autonomien Estatuaren esparruan eta euskal autogobernuaren egikaritze leialean, nola ez, bada, oraindik gizartean, jarduera ekonomikoan eta enpleguan ondorio larriak dituen osasun larrialdiko egoera batean, konponbide eraginkorrak eskatzen dituenekoan, alegia.

“Pozten gara lehendakariaren eta Gobernuko presidentearen arteko topaketa arduradun publiko guztientzat betebeharra izan behar duen giro batean burutu izanaz. Gauza bat azpimarratu nahi dugu, ugariak direla bi administrazioen arteko adostasunak eta kontsentsuak, eta desadostasunak erakundezko errespetuaren eta erantzukizun-eremu bakoitzeko interesen defentsa legitimoaren barruan ematen direla”, azaldu du Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakariordeak.

Euskal autogobernuaren garapen osorako eta burutzeke dauden eskumenen eskualdaketarako eman diren urratsak, PSE-EEren eta EAJren artean sinatutako gobernu-akordioaren helburu dena, berri ona dira Euskal Sozialistentzat. “Ez da kasualitatea urratsak Alderdi Sozialistaren erantzukizun eta parte-hartzearekin batera gauzatzea, bai Espainiako Gobernuan bai Eusko Jaurlaritzan”, zehaztu du Idoia Mendiak.

Sozialisten zuzendaritzako gehienak era telematikoan bildu ditu izan dira, eta Euskadi Next planaren prestaketa ere baloratu da bertan. Inbertsio publiko-pribatuen programa horrekin, euskal erakundeek 5.700 milioi euro lortzea espero dute Europako Batasuneko Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa (BEM) izeneko funtsetatik, izaera progresista garbiko prozesuetan aurrera egiteko, hala nola garapen jasangarrian, mugikortasun osasungarrian, zainketa-politiken hedapenean edo eraldakuntza digitalean. Eta erabakiak hartzeko orduan autonomien parte-hartzea defendatu du.  

Pandemiaren aurkako borrokari buruzko gaien artean, Batzorde Betearazleak aitortza egin nahi izan dio osasungintzako kolektiboari, horren une zailetan burutzen ari den lanagatik hirugarren olatuaren ondorioak ospitaletan nozitzen ari diren garaiotan. Era berean, onartezintzat jo ditu euren karguez baliatuz eta ezarritako protokoloei inolako begiramenik gorde gabe txerkaketa txandak saihestu dituzten pertsonen jokabideak, hain zuzen egoera kalteberenean diren pertsonen osasuna bermatzen ahalegintzen direnean. Erantzukizunak argitzeko hartutako lehen erabaki horien ondoren, espero dugu osasun-agintariek abiarazitako ikerketak erabat argitzea Euskadin jakin izan diren kasuak.

135 urteren ospakizuna 

Bestalde, PSE-EEk 2021 honen lehen seihilekoan burutuko ditu Alderdiak Euskadin dituen 135 urteren ospakizunak. Ibilbide luzea sozialistena, edonondik ere, XIX. mende amaieran mehatzeetako langileen eskubideak aldarrikatzetik mundu mailako pandemia baten aurkako borrokara eta haren egungo ondorio sozialetara konponbideak bilatzera eraman dutenak. Euskadiko Batzorde Betearazleak erabaki du urtearen lehen zatian ospatzea data hori, eta hainbat jarduera prestatuko dira horretarako, zeinak hein batean Covid-19ak izango duen bilakaeraren eta egoeraren mende izango baitira. 

Nolanahi ere den, sozialisten zuzendaritzaren nahia da Euskal Sozialistek lurralde honen eta Espainia osoaren aurrerapenerako egindako ekarpena gogoraraztea eta begirada aurrerakoi antolatu bat, desberdintasunak murriztu, eskubideak handitu eta enplegu duin eta kalitatezkoa sortuko duena, bermatzera zuzentzea. Aurreikusten diren ekitaldien arreta, hain zuzen, gobernuaren ekintzara zuzenduko da, konponbideak bilatzeko tresna nagusia den aldetik. Autonomia erkidegoen gisako alorrak aztertuko dira, baina Europako esparruari loturiko jarduerek ere izango dute tartea, azken hori erabakigarria izatea espero baita susperraldi ekonomikorako eta berreraikuntzarako. 

Euskal Sozialistek, Facundo Perezaguaren bulkadaz, 1886ko uztailaren 11n eratu zuten Bilbon lehen talde sozialista, Harrobi plazan. Zazpi urte lehenago eratua zen PSOE, eta bost urte geroago, berriz, Alderdi Sozialistak lehen zinegotziak lortu zituen Espainian, lau Bilbon eta bat Zugaztieta bizkaitar herrian. 1900ean Bizkaiko Federazio Sozialista eratu zen, eta handik lau urtera Tomás Meabek Euskal Gazteriak sortu zuen. Euskal Sozialistek espainiar sozialismo osoan izan duen eragina eta ekarpena erabakigarria izan da 135 urteren ibilbide luzean, baita euskal politikan eta gizartean bete duen zeregina ere.