Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Batzorde Exekutiboak azpimarratu du PSE-EE indarturik atera dela hurrengo legegintzaldiari begira, dela oposizioan dela Eusko Jaurlaritzaren barruan

Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboaren iritziz, uztailaren 12ko emaitzek indartu egin dute PSE-EE datorren legegintzaldiari begira, eta bere posizioa giltzarri izango da Euskadiren gobernagarritasunerako, ez bada behintzat gauzatzen EAJ-EH Bildu aliantzaren itun subiranista bat. Lortutako indar hori ekintza politikoan gauzatu ahalko dela iritzi dio, halaber, buruzagitza sozialistak, dela Eusko Jaurlaritzaren barrutik, dela oposiziotik, eserlekuetan (10, +1) eta boto portzentajean (%13,64) izandako gorakadari esker, guztia abstentzio handi baten erdian. Gainera, PSE-EEk hirugarren postua berreskuratu du hiru lurraldeetan, eta ezker ez-nazionalistaren buruan jarri da Euskadin.

1. argazkia

Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboaren iritziz, uztailaren 12ko emaitzek indartu egin dute PSE-EE datorren legegintzaldiari begira eta bere posizioa giltzarri izango da Euskadiren gobernagarritasunerako, ez bada behintzat gauzatzen EAJ-EH Bildu aliantzaren itun subiranista bat. Indar hori ekintza politikoan gauzatu ahalko dela iritzi dio, halaber, buruzagitza sozialistak, dela Eusko Jaurlaritzatik dela oposiziotik, eserlekuetan (10, +1) eta boto portzentajean (%13,64) izandako gorakadari esker, guztia abstentzio handi baten erdian. Gainera, PSE-EEk hirugarren postua berreskuratu du hiru lurraldeetan, eta ezker ez-nazionalistaren buruan jarri da Euskadin.

Bileran, PSE-EEk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak aztertu izan ditu, zeinak Euskadiren etorkizunerako une erabakigarri batean izan baitira, Covid-19aren kontrako osasun batailarekin jarraitu eta berreraikuntza ekonomikoari heldu beharra denean. Batzorde Exekutiboak eskerrak eman dizkie hautesleei emandako botoengatik, eta baita jarraitzaile eta militanteei ere kanpainan egindako ahaleginagatik, pandemiak erabat baldintzaturik egon denean. Komunikabideei ere eskertu die bere zeregina, bestalde ezinbestekoa mezuak euskal gizarte osora zabaltzeko. PSOE osoaren, federazio sozialisten eta Pedro Sánchez idazkari nagusi eta Gobernuko presidentea buruan den zuzendaritzak emandako babesa ere baloratu du.

Batzorde Exekutiboak zoriondu egin du EAJ lortutako garaipenagatik eta esan du alderdi nazionalistaren ardura izango dela, izan diren emaitzak ikusita, ahalik denborarik laburrenean gobernu sendo eta egonkor bat eratzea bermatzeko beharrezko erabakiak hartzea. Gobernu horrek heldu beharko die, hain zuzen, epe laburrean nola luzera begira pandemiak eta horri lotutako beste hainbatek, kasurako zerbitzu publikoak indartzeak, ikastetxeak eraldatzeak, enplegua berreskuratzeak edo enpresen digitalizazio eta nazioartekotze prozesuak dakartzaten erronkei. Gai horiek guztiak biltzen ditu, beste batzuen artean, Euskal Sozialistek hauteskunde-programarako aurkezten zuten Berreraikuntzarako Oinarriak dokumentuak.

Hautagai sozialistek bildu izan dituzten botoek, nolanahi ere, lehentasunezko jomuga bat izango dute: ziurtasunak eta konponbideak eskaini, Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikoan lagundu orientazio aurrerakoi erantsiz, Idoia Mendia PSE-EEko hautagai eta idazkari nagusiak hauteskunde kanpaina osoan azaldu izan duen bezala.