Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

José Antonio Pastor: “PSE-EEren ekarpenekin, hezkuntzaren erreformak Eskola Publikoaren, hirueletasunaren eta sistemaren kanpoko ebaluazioaren alde egingo du”

Hezkuntza Batzordeko bozeramaile sozialistak azpimarratu du lege berriak “ikasleen beharrak jarri behar dituela erdigunean eskolan arrakasta eta garapen integrala lortzeko”

1. argazkia
José Antonio Pastor, durante su intervención en la Comisión de Educación.

Hezkuntza Batzordeko bozeramaile sozialistak, José Antonio Pastorrek, taldeek organo horretan etorkizuneko euskal hezkuntza sistemaren oinarriak jasotzen dituen irizpena onartu dutenean adierazi du gaur PSE-EEk dokumentuan sartu izan dituen ardatzek –eskola publikoaren, hirueletasuna indartzearen eta sistemaren kanpoko etengabeko ebaluazioaren alde egiten du– balioko dutela erreformaren azken helburua izan behar duena, hau da, “ikasleen eskola arrakasta lortzea, euren beharrak eta garapen integrala jarrita sistemaren erdigunean, ikasleei bizitzea egokituko zaien munduan ahalik tresnarik hoberenak izan ditzaten”.

 

🗣️ @JoseanPastor
👉Eskola Publikoa 👩‍🎓 izan behar du sistemaren protagonista.  @socialistavasco alderdiak lege berrirako oinarrietan sartu izan dugu behar den diferentziazioa, baita finantzazioari dagokiona ere, eta berdintasuna bermatuko duen harrera-prozedura bakarra. pic.twitter.com/wbDz7iTDOI

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) May 28, 2022

 

Oinarrien zirriborroak Eskola Publikoa “desitxuratu” egiten zuela gogoratu du aurrena Pastorrek, “ia ez aipatzeraino eta ikastetxe publikoak eta itundutakoak mugagabe nahasteraino”. “Egoera horretan, garrantzitsua iruditu zitzaigun diferentziazio hori sartzea, Eskola Publikoak euskal hezkuntza sisteman izan behar duen protagonismoa berretsiz, baita finantzazio arloan ere, eta ikastetxeetan onartzeko prozedura bakarra jartzeko konpromisoa barne dela, hezkuntzarako eskubidea berdintasun egoeran bermatzeko eta, halaber, titulartasun pribatuko ikastetxeen lankidetza estu eta kontrastatuari lotutako hitzarmen-politika ezartzeko betekizunaren funtsezko helburuarekin.

Hizkuntza arloan, PSE-EEren bozeramaileak “esparru eleaniztunaren” beharra azpimarratu du, “ikastetxeei esparru arautzaile komun baten barruan beharrezkoak irizten diren moldaketak egiteko aukera emango diena”. Eremu horretan, erreforma printzipio batzuen inguruan jorratuko dela esan du, eta horietako lehena “bi hizkuntza ofizialek eta hirugarren batek komunikazio- edo ikaskuntza-izaera” izango dutela. Gainera, esparru komuna ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-proiektu zehatzera egokitzeko, hiru hizkuntzen tratamendu integratua hartuko da oinarri, eta ikasleen abiapuntuko egoera”.

"Egokitzapen horren jarraipena eta ebaluazioa egingo da, ez bakarrik hizkuntza-helburuen lorpenari buruz, baita gainerako ikasgaietan gaitasunak eskuratzeari dagokionez ere", gaineratu du.  Euskarari buruz, esan du “sistemaren ardatz gisa lehenespenezko arreta” emango zaiola, ikusita “Euskadiko biztanleria gehieneko udalerrietan duen egoera minoritarioa eta euskara berreskuratzearen alde dagoen kontsentsu sozial nola politikoa”.

Pastorrek sozialisten ekarpenen hirugarren ardatz gisa aurkeztu du “ebaluazio-esparru bat” sartzea, “inguruko erkidego eta herrialdeetan homolagagarriak eta neurgarriak izango diren adierazleekin, alderaketa egitea ahalbidetuko dutena gure hezkuntza sistemaren kalitatea objektiboki neurtzeko”.