Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Lan-bilera

Idoia Mendia: “Gu gara udalek, aldundiek zein Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin jarduera partekatuan aritzea eskaini dezaketen bakarrak”

• “Hauteskundeekin, gure erakundeetako politikei eduki aurrerakoia emateko aukera dugu"
• PSE-EEko idazkari nagusiak aitortza egin dio alkate sozialisten lanari, horiekin bilera telematiko bat burutu ondoren, COVID-19aren krisiari "erantzun soziala emateko lehen lerroa” den aldetik lan hori

1. argazkia
Idoia Mendia, durante la reunión telemática con los los once alcaldes socialistas de Euskadi.| Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, adierazi du soilik Euskal Sozialistak daudela erakunde guztietan euren politikak koordinatzeko eta doitzeko baldintzetan COVID-19ak eragindako krisiari eduki aurrerakoia izango duen erantzun bat emateko. "Erakunde guztietako politikak lerratu eta osatu beharra dugu, hori delako gure bizilagun, merkatari, langile, enpresa eta besteren berreskuratzeari begirako proposamenak gauzatzeko modu bakarra. Hauteskundeak aurrean izanik, eduki aurrerakoiarekin eta justizia sozialetik egiteko aukera dugu orain. Euskal Sozialistak gara gure udalek, gure aldundiek zein Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin jarduera partekatuan aritzea eskaini dezaketen bakarrak”, esan du euskal alkate sozialistekin izan duen bilera batean.

Telematikoki burututako topaketa horretan, Portugalete, Eibar, Irun, Pasaia, Andoain, Zumarra, Lasarte-Oria, Berrobi, Larraul eta Iruña Okako alkateek hartu dute parte. Idoia Mendiak esan die eurak direla  “lehen lerroa” pandemiaren ondorio sozialen kontrako borrokan, osasun arloko profesionalak osasunaren aldeko batailan lehen lerro diren modu berean, eta azpimarratu du erakunde guztiek lagundu eta partekatu beharko dituztela proiektuak. “Eta, berriz ere, sozialistak gara. Gu gara gure udalek, gure aldundiek eta Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin jarduera partekatuan aritzea eskaini dezaketen bakarrak”, nabarmendu du.

Buruzagi sozialistak adierazi du “oso harro” dagoela aste hauetan alkate sozialistek egin duten lanagatik, bidezkoagoa izango den errealitatea eraldatzea bilatzen duen jarrera politiko hori lagun: “Eredu hori da, ezberdin pentsatzen duten guztiekin akordioak egiteari zabalik dena alegia, inoiz baino gehiago behar duguna. Hori da Euskadirentzat nik dudan erreferentea, krisi honetatik era ordenatuan eta, batez ere, bidezkoan, irten ahal izateko, inor atzean utzi gabe. Jendeak bere konfiantza jarriko duen eredu bat”.

“Badakizuei hori izan zela berriro lehendakaritzarako hautagai izatera bultzatu ninduen asmoa: herritar guztientzako segurtasun-sare bat sortzea ziurgabetasunez betetako garai batean. Pandemiak areagotu besterik ez ditu egin ziurgabetasun horiek, baina guri handitu besterik ez digu egin herritarrei konfiantza eta itxaropena eskaintzeko beharra”, gaineratu du.

Idoia Mendiak goretsi egin du udalek burututako lana merkataritza eta ostalaritzako sektoreei laguntzak ematerakoan, eta baita langileei eta autonomoei ere, diru-sarrerarik gabe geratu baitziren Espainiako Gobernuak hainbat kreditu- eta laguntza-lerro jarri zituen arte. Premiazkotasunez hartutako hainbat neurri ere azpimarratu ditu, hala nola zergak ezabatu edo geroratzea, oinarrizko elikagaiak bermatzeko mekanismoen funtzionamendua edo ikasleek euren etxeetatik ikasten segitzeko funtsezko elementuen hornidura.

Eta adierazi du merkataritza eta ostalaritza berreskuratzeko pizgarri ekonomikoen koordinazioa, zerga-baliabideen banaketa erabakitzeko izango den gaitasuna, gizarte-zerbitzuen egoera edo adinekoei etxeetan emango zaien arreta direla alkateak bereziki kezkatzen dituen gaietako batzuk, guztiak erreforma beharrean direnak, hain zuzen ere, duela denbora batetik eta hurrengo Eusko Jaurlaritzaren arreta beharko dutenak.