Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Herritarrei hobetoen entzuten, herrialdea interpretatzen eta gehiengoarentzako aurrerabideko politikak prestatzen jakin izan dugun alderdia gara”

Espainiarentzat etorkizunerako bi proiektu daudela esan du: Pedro Sanchezena, “berdea, feminista eta plurala”, eta Casadorena, “iragan ilunenari begira dena”

PSE-EEk Harrobi plazan egindako ekitaldi politiko batekin oroitu ditu Euskadin lehen talde sozialista eratu zeneko 135 urte.

1. argazkia
Ofrenda floral en el 135º aniversario de la primera agrupación socialista de Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, sozialisten aldarria egin du Euskadirako erreferentzia politiko baliagarriena eta etorkizun handieneko bezala, eta esan du herrialde honetan duen sustraitzearen arrazoia historian zehar herritarrei eskaini izan dizkien konponbideetan eta sortu zenetik beretik aniztasunerako izan den bermean bilatu behar dela.

“Hementxe gaude, 135 urte geroago ere, erreferentzia politiko baliagarriena izan garelako mendez mende. Eta hemen segitzen dugu, etorkizun handieneko indar politikoa garelako. Herrialdea hoberen interpretatzen, ziklo aldaketa bakoitzari aurrea hartzen eta, batik bat, herritarrei entzuten diegun alderdia gara. Guztiei, botoa ematen digutenei zein ematen ez digutenei. Eta jakin izan dugu eta badakigu aldaketa horiek nola bideratu guztientzako politika aurrerakoi batzuetara”, adierazi du.

♥️Hementxe gaude Euskal Sozialistak, 135 urte geroago, geu garelako erreferentzia politiko baliagarriena bidea urratsen emandako hiru mendeotan. Eta etorkizun handieneko indar politikoa gara.

Alderdi Sozialistarik gabe ezingo litzateke ulertu #Euskadi.

⏩ #CumplimosPSE pic.twitter.com/q92kL9RVxh

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 11, 2021

Idoia Mendiak atzo presidenteak iragarritako Gobernu birmoldaketa ere izan du hizpide. “Gobernu ausarta eduki izan dugu Pedro Sánchez ausartu izan zelako etsipenari, desberdintasuna eta ustelkeriari alternatiba bat eratzera. Gobernu honek egin du Espainian lehen koalizio saialdia. Krisi sanitario, ekonomiko eta sozial handienari egin izan dio aurre, gainera. Hori egin dutenei esker, gaur irteeraz hitz egin dezakegu. Eta Espainia herrialdeari, tokikoari eta feminismoari lotuagoa den ikuspegitik, ikuspegi berde eta plural batetik, modernizatzeko berreraikuntza sozial eta ekonomikoa abiatzera berriz ere ausartzen direnei esker", gaineratu du.

Eta herrialdearentzat oso proiektu ezberdinak daudela nabarmendu du, "Pedro Sanchezena, Espainia gako berde, feminista eta pluralean modernizaziora eramango duena, eta Casadorena, desberdintasunean eta aniztasunari uko egitean oinarritua. Etorkizunari begiratzen diona, eta bere iragan ilunenari begiratzen diona”

Horiek izan dira Idoia Mendiaren hitzak PSE-EEk orain dela 135 urte, 1886ko uztailaren 11n, Euskadin lehen talde sozialista sortu izana gogoratzeko Bilboko Harrobi plazan burutu duen ekitaldian. Topaketak edukiera mugatua izan du Covidarengatik, eta toki enblematiko horretan burututako ekitaldiarekin eman zaio amaiera urteurren hori ospatzeko urtearen lehen seihilekoan zehar antolatu izan diren ekintzei.

Topaketan izan dira, besteak beste: Cristina González Arabako PSE-EEko idazkari nagusia, Alfonso Gil Bilboko alkateorde eta sozialisten bozeramailea, Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizeko alkateordea, Patxi López lehendakari eta Bizkaiko diputatua, Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolakuntzako idazkaria, Ekain Rico Eusko Legebiltzarreko Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldearen idazkari nagusia, Txarli Prieto Euskal Ganberako presidenteordea, Tontxu Rodríguez eta Txema Olazabal senatariak, Eider Gardiazabal europarlamentari eta Ramón Rubial Fundazioaren presidentea, eta Víctor Trimiño JSE-EGAZ Euskadiko Ezkerrarne Gazteak antolakundearen idazkari nagusia.

Buruzagi sozialistak PSE-EEren aldarria egin du, esanez hori izan dela “egun Euskadi komunitate pluralagoa, oparoagoa, kohesionatuagoa egiten duten eskubideetako bakoitza” blindatzen gehien lagundu izan duen alderdi politikoa. “Alderdi Sozialistaren protagonismoa aldarrikatzen dugu urteurren honetan, hura gabe ezin da ulertu orain ezagutzen dugun Euskadi hau, eta ez da ere ulertuko izan nahi dugun Euskadi: iraunkorra, berdinzalea, plurala”, adierazi du.

PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari ekarri dion egonkortasuna eta uztailaren 12ko hauteskundeetatik igarotako urtea ere ekarri ditu gogora. “Bide horretan, euskal sozialismoak ematen du herritarrek eskatzen zuten egonkortasuna, Euskadik duen lasaitasuna, jakitean gurekin bide-orri garbi bat eta gizarte-arrasto sakona uzten duen Gobernu bat dagoela. Urtebete igaro da euskaldunek indar gehiago eman zigutenetik konkistatua izan den guztia pikutara joan ez zedila bermatzeko”, adierazi du. Eta gogoratu du urrian 10 urte beteko direla Euskadin eta Espainian gobernu sozialistak zirela talde terroristak izandako porrotetik.